Archives

Maitatzeko artea – El arte de amar

Zuhaitzek, bere barne-sarearen bidez, elkarren artean hitz egiten dute, eta informazioa banakoen artean zabaltzen dute.

Hurbilekoak eta distantzia handietara dauden aleak, trebetasun horri esker, elkarri laguntzen dira; norbanako bakoitzak zeregin garrantzitsua duen komunitatea osatzen dute.

Zuhaitz handi eta zaharrenak (zuhaitz ama) daude konektatuenak.
eta bizi-baliabideak zuhaitz gazteenei eskualdatzea errazten dute.

Baso batek erresilientzia handiagoa du komunitate gisa funtzionatzean, eta sinergiak daude bere interakzioen artean. Lurzoruan konexioak dituen baso batek, laguntzeko eta indartsuagoa izateko gaitasuna du.

Maitatzeko Artea proiektuak laguntza-sareak duen balioaren metafora bat sortzen du,gizakiarengan sortzea, zuhaitzen bidez sortutakoa bezala.

Zuhaitz ama bat eginez, bere euskarri eta lotura sustraiak inguruko zuhaitzekin eta sortutako hostoak eta fruituekin, maitasunak sendatzeko, laguntzeko eta besteekin partekatzeko gaitasunari ikusgarritasuna ematen dio.

Huella-01

AZTARNA / HUELLA

Noaingo zentzumenen parkean garatzen den “Aztarna/Huella” instalazio artistikoa mezuekin atzemandako ehunka harriz osatuta dago, eta hatz-marka handia osatuko dute.

Harria, iraunkorra denaren sinboloa, iraganezina dena, kultura askotan, botere jainkotiarraren ikurra da, eta, oraindik ere, zenbait kulturatan izatearen ikurra da.

Bere gogortasunak eta iraupenak gizakia txunditu zuten. Badira harrian biologikoaren kontrakoa ikusi dutenak, aldaketaren legeen kontrakoa; dekrepitatea, heriotza, baina baita kontrakoa ere; hautsa, hondarra eta harribitxiak, degradazioaren itxura. Harri osoak, horrela, denbora luzez, batasuna eta indarra sinbolizatu zituen.

Sinbolista batzuek harrien esanahia zuhaitzenarekin alderatu dute. Batzuek ondorioztatu dute, hauek “bizitza dinamikoa” sinbolizatzen duten bitartean, hauek “bizitza estatikoa” sinbolizatzen dutela, honen ezaugarri nagusia, arbasoek euren mezuak grabatzeko euskarri egokia izan zela, mendeetan zehar iraun zezaten. Harriei, lurreko indarrak bildu eta pertsonei kontaktu bidez transmititzeko ahalmena ematen zitzaien. Batzuetan, harri pila bat promesa edo zin jakin baten lekuko eraginkortzat har daiteke. Kultura judutik maiara. Euskal Herritik indiar erara.

Hori dela eta, instalazioaren material nagusia harria da. Lehenik eta behin, gizakiak esku hartzen du aldaketa klimatikoari buruzko hausnarketen bidez, helarazi nahi diren mezu ekologikoen lekuko. Harri horiekin hatz-marka handi bat sortuko da, harrietan inprimatutako mezuek osatua.

Kontzientzia hartzea mailakatua izango da horrela. Lehen hausnarketatik harriaren gaineko esku-hartzera. Prozesu hori lurra eta ingurumena zaintzeko konpromiso publiko eta komunitarioarekin amaitzen da.

Esku-hartzea zentzumenen parkearen esparruaren kanpoaldean kokatzen da, eta erabiltzaileek aldatu ahal izango dute mezuak helarazteko. Instalazioa dinamikoa da, sinbologia eta elkarrizketa berrietarako bide berriak eratuz.

expo iSSSilpean

iSSSilpean

expo iSSSilpean
DNA - iSSSilpean. Irantzu Lekue

Irantzu Lekue artistak “iSSSilpean/SSSilencio” erakusketa aurkeztu zuen uztailean Gasteizko Judimendi auzoko ARTgia Sorgune & Aretoa aretoan. Izaera autobiografiko, pertsonal, esperimental eta intimista handiko laginean murgiltzea proposatzen du. Irantzuk bere ibilbidearen hainbat etapatan sortutako lanak, hainbat leku eta denboratan esperimentatuak. Espazio ireki edo itxietarako asmatutako obren erregistroak, iragankorrak edo iraunkorrak. Ikus-entzunezko lanak, esku hartutako objektuak, pintura-lanak, obra materikoak, hori guztia hitz baten inguruan: isiltasuna.

 

 

“Isiltasuna… Isilune asko gordetzen ditugu. Besteentzat, geure buruentzat. Aldez aurretik pentsatutako isiluneak, helburu jakin batekin, edo ezarritako isiluneak. Erakusketak izaera sozial nabarmena duten lanak biltzen ditu, barrura begiratzen duen ikuspegi batetik.”

Mirena
iSSSilpean
WhatsApp Image 2020-07-20 at 13.49.55 (3)
expo artgia
WhatsApp Image 2020-07-20 at 13.49.56
WhatsApp Image 2020-07-20 at 13.49.56 (1)

6000 txorik osatzen dute Irantzu Lekuek Gasteizen osatutako arte instalazioa

Arte instalazio efimeroa da eta igandean desagertuko da “txorien askatzearekin”. Askatasuna eta utopia ditu hizpide artista gasteiztarrak.

Kaldearte Jaialdirako sortutko artelana da eta Mikel Laboraen “Txoria txori” eta Sebastian Iradier gasteiztarraren “Usoa” abestiak ditu oinarri. Abesti eta herritarren arteko hartu emana sustatu nahi izan ditu arte eta parte hartzea uztartuz.

GASTEIZ. Irantzu Lekue artista gasteiztarra “Txoriak” arte instalazioa ari da garatzen Gasteizko Arkupeetan. “Zonalde berezia da, historikoa baina magikoa aldi berean, askatasuna eta utopia kontzeptuetan oinarritzen den artelan hau garatzeko ingurune oso egokia”, azaldu du. 6000 txorik osatzen dute artelana eta materialak, oraingo honetan, kartulinak eta beira fibraz osaturiko txoritxoak dira. “Arte instalazioetan objektu sinpleak, egunerokoan erabiltzen ditugunak erabiltzea dut gustuko. Objektuen errepikapenarekin jolasten dut objetuak testuingurutik atera eta zentzu berri bat eskaintzeko, objektuei itzulpen artistikoa eskaintzeko, alegia”. Erronka, oraingo honetan, artelana lurretik altxatzea izan da. “Oraoin artean egin ditudan arte instalazio guztiak lurrean izan dira. 7000 zapatekin, 10.000 beirazko botilekin DSS2016-ko Energia Olatuak saila ixteko… denak lurrean garatu nituen baina oraingoan zerura igo nahi izan dut, paisai onirikoak sortzeko eta horretarako Jose Luis Landa izan dut bidaide”, azaldu du.

Txoriak lanak askatasunaren kontzeptua hartzen du abiapuntutzat, ideien, artearen, irudimenaren eta sorkuntzaren bidez gora egiteko, helburuak lortzeko, hegan egiteko, gainditzeko eta eraldatzeko aukera. Milaka hegaztik osatzen dute arte instalazioa; Arkupeetatik saldoka hegaldatu eta, batuta, inguruko kaleak kolorez beteko dituzte, sintonia bat osatuz. Berdinak eta aldi berean ezberdinak, KaldeArte hartzen duten txoritxoek pozez eta mugimendua beteko dute hiriko alde historiko hori.

Artea eta herritarren parte hartzea uztartzeko metodologia garatu du oraingoan ere eta, besteak beste, Armentia eta Olabide ikastolek, Mendebaldeak, Samaniegok eta Koldo Mitxelena eskolek hartu dute parte. Horretaz gain, IRSE, Sidalava edo Abegia moduko elkarte eta zentroen parte hartzea lortu du. “Hilabeteak eman ditugu hau guztia sortu, garatu eta martxan jartzeko eta oso pozik gaude, muntaketa goizeko 03:00etan abiatu badugu ere”

Artelan prozesuala dela nabarmendu du, igandean desagertuko den arte instalazio prozesuala. Musika du oinarri, zehazki, Sebastian Iradier “Usoa” -munduan bertsio gehien dituen abestietako bat sortu zuen gasteiztarrak- eta Mikel Laboaren “Txoria txori”. Artelana gainera, Sebastian Iradier-en etxea izan zen aitzinean ari dira garatzen, Gasteizko Arkupeetan. Ekitaldi zentrala bihar izango da, gaueko 22:00etan, Yanela Murua dantzariak Kaldearte eta Txoriak artelanerako propio sortutako lanaren aurkezpenarekin.Irantzu Lekue Gasteizko artista garaikidea eta muralgilea da. Artea baliatuz eraldaketa sozialaren alde lan egiten du, kultura berrikuntzaren, arte kontzeptualaren eta arte irisgarriaren bitartez. Herritarren partaidetza gakoa da haren arte-instalazioetan, baina bideo-artea, pintura eta eskultura ere lantzen ditu.

#10mila Joan Etorrian Aztarnak/ Huellas

AZTARNAK / HUELLAS

#10 mila JOAN ETORRIAN

#10mila Joan Etorrian Aztarnak / Huellas

Botila baten barruan itsasora botatako mezuaren metafora gogoratzen?


#10mila Joan-Etorrian instalazio artistikoak artea, hausnarketa eta desirak batuko ditu. DSS2016 Europako Kultur Hiriburutartasunaren urtea amaitzear da. Horregatik, Irantzu Lekue artista garaikideak urtearen amaiera jendartearen hausnarketak jasotzeko baliatu nahi du.

Hausnarketak jaso eta horiei itzulpen artistikoa emateko. Parte hartzea oinarri duen instalazio artistikoa eraikiz. Gipuzkoa barnebilduko duen ekimena, herrialdeko herririk txikienetik hasi eta Donostiaraino iritsiko dena. Menditik itsasora dagoen ibilbidea egingo duen ekimena.
Desirak bildu eta itsasora ikasketen GPS botilaren jaurtiketarekin amaituko dena.

DENBORAREN AZTARNAK / HUELLAS DE TIEMPO

“El arte parece ser el empeño por descifrar o perseguir la huella dejada por una forma perdida de existencia”

Maria Zambrano (Filósofa y ensayista)

2016a amaitzear da. Horrekin batera Kultur Hiriburutza. Urte honek aztarna berezia utziko du pertsona bakoitzarengan. Aztarna pertsonengan baita hiri eta lurralde honetan ere. Denborak gordeko duen urtea ala denborarekin ahaztuko den urtea. Bete betean asmatu diren kontuak aurkitu ditugu urte honetan. Baita hanka sartzeak ere. Baina bitartean, denborak, ziklo berri baten hasiera markatzen du eta ziklo berria zabaltzeko hausnarketa eta sormena beharko ditugu bidaide izan, amets eta helburuak betetzeko.

Horregatik zeharkatu dugu Gipuzkoa. Proba bat egiteko. Jendartean termometroa jarri eta sormen soziala, jendartearen sormena indartu edo, gutxienez, ateratzeko. Parte hartzera deitu ditugu herritarrak. Ametsak, kulturaren inguruko hausnarketak eskatu dizkiegu horiek guztiak botiletan sartzeko. Eurek adierazi gaur horiei itzulpen artistikoa emateko. Esanahi berri bat emateko. Artea eman, argia emateko, hipnotizatzeko.  

Botila bakoitzak pertsona baten esentziaren gordailua da, bere izatearen transformazioa. Forma kurbo eta zuzenekin baina hauskorrak. Gizakiaren gorputzarekin gertatzen den moduan, amets eta esperantzen gordeleku dira botilak. Botilak hutsalari forma ematen dio. Gardentasunarekin ala gardentasunik gabe parte hartzaile bakoitzak utzitako mezua erakusten du. Edo ez. Botila amets, kritika, txalo, hutsal edo esperantzen eramale.  Pertsona bakoitzaren barnearen erakusle. Ohiko testuinguruetatik ateratako botilak. Nahastutako objektuak. Plano bihurtzen diren formak. Banatu eta ostean elkartzen direnak. Hipnotizatzen gaituztenak. Paisaia urbanoa osatzen duten, ohiko elemntuak dira baina… esanahi berezi eta berria dute.

Pertsona izaki soziala da. Emozio, eginkizun berrien bila dabilena beti. Aurrera doa. Edo atzeraka.Bizitza eta heriotza batzen dituen prozesu baten baitan. Aztarna utziz. Konexio berriak sortuz. Bide berriak eraikiz. Botilekin beira errekak osatuz, forma kurbo eta organikoen bidez, 10.000 botila hauek laberinto berri bat ari dira osatzen. Aztarna berria, atzamarren bihotza, sentitu eta ukitzeko sortua dena.  

 

Laberintoa:

5000 urte baino gehiago dituen egitura konplexua. Bizitza eta heriotza sinbolizatzen duena: birsortzen dena. Bidean egiten diren hanka sartzeen erakusle eta sinbolo. Norberaren oreka, zentroa, jakinduria lortzeko halabeharrez egin beharreko laberintoa. Senekak zihoen, “laberintoa korrika igarotzen dutenei, euren abiadurak nahasten ditu”. Bizitzan, bide okerrak eta zuzenak hartzen ditugulako helburuak bete nahi horretan baina, JOseba Sarrionaindiak esango zuen bezala “bide luzerik ez da, beste batzuk luzeagoak dira”. Bizitza espirala balitz bezala. Laberinto natural moduan. Aztarna moduan.

 

Aztarna,

gure presentziarekin uzten dugun marka da. Izateko moduarekin uzten duguna. Egiteko moduekin uzten duguna. Denboran luzatzen den prozesua da: bidea ibiltzeko dugun borondatea. Teseok Minotauroa aurkitu eta laberintotik ateratzeko erabilitako hariarekin bezala. Baina… esku artean dugun kasuan… zentrura iritsi ote gara?

 

Hari gorriak

aurrera egiteko dugun indarraren adierazlea da. Atal sensoriala. Egin nahi izatearen indarra da. Horregatik, hari gorriak laberintoa zeharkatzen du baina bukaerara iritsi gabe. Beti zain, beti esperoan, erdigunera, zentrora, desiretara iristeko zain.

Denbora, bidea, aztarna eta hausnarketa. Doctor Deseoren Francis-ek “Soñar y desear, atreverse a transformar” abesten zuen. Zein da bestela arte, sormen eta sentimentuaren oinarria? Paisaia urbanoari gorazarre egitea izan daiteke, oihu ozen bat agian Hau dena aldatu nahi nuke! edo horren eta Evaristoren ¿y ahora qué?-aren atean dagoen amildegia. Bitartean, benetan maite dudana, egitea da.  Caminante, no hay camino, se hace camino al andar.

#10mila JOAN ETORRIAN proiektua

#10mila Joan-Etorrian egitasmoak artea, hausnarketa eta desirak batuko ditu. Parte hartzea oinarri duen instalazio artistikoa eraiki nahi dut, feedback kontzeptua oinarri duen artelana. Feedbacka erantzuna da. Erreakzioa, iritzia, arretaz entzun beharreko esperientzia. Horregatik nire helburua Gipuzkoako herritarren feedback-a jasotzea da. Horretarako, eskualdez eskualde ekimen txikiak burutzen hasi gara, emeki emeki, lortu nahi ditugun hamar mila hausnarketak lortzeko.  Hamar mila gogoeta, pentsamendu, desira.  Gipuzkoa barnebiltzen duen ekimen baten baitan, herrialdeko bigarren herri txikienetik hasi eta Donostiaraino iritsiko delako. Menditik itsasora dagoen ibilbidea metafora bihurtuko duena eta, abenduaren 29an instalazio artistiko bihurtuko dena.

Ekimena iragan abenduaren 9an abiatu genuen, Orexan. Larunbatean, Beasain eta Idiazabalen izan ginen. Igandean, Debagoienan, Elgeta eta Bergaran. Hurrengo egunetan Tolosa, Azpeitia, Orio, Errenteria, Donostia, Hernani eta Irunen izan ginen. Herrietarako dugun plangintza berdina da. Umeentzako sormen tailer batekin hasten gara. Klarionekin marrazki handiak sortzen ditugu lurrean artea nonahi egon daitekeela erakusteko eta, bitartean, stand txiki batean, herritarren ekarpenak jasotzen ditugu.  Eta ekarpen horiek guztiak, kristalezko botiletan sartzen ditugu.

Botilak eta barruan dituzten mezuak izango dira abenduaren 29an Saguesen burutuko dudan instalazio artistikoaren oinarria. Herriz herri jasotako ekarpenei itzulpen artistikoa eskaini eta artelan kontzeptuala burutuko dudalako.  

Manzanas3

JATORRIZKO BEKATUA

Plastikozko seiehun sagarrek, edertasun, distira eta kolore paregabekoak, zirkulu perfektu bat osatzen dute kupula baten azpian, domo geodesiko baten azpian, zehazki. Domo geodesikoak, geometria sakratuarekin estuki lotuta daude, solido platonikoetako batean oinarritzen baitira -ikosaedroa-. Bere eraketan pentagonoak -pentakuluari lotuta- eta hexagonoak -Daviden izarrari lotuta- daude, zerua eta lurraren arteko lotura. Domo geodesikoan konfinatutako esferak amaren sabela irudikatzen du, matrizea.

Kupulak, barnean, plastikozko 600 sagarrak ditu, estereotipoak irudikatzen dituztenak. Elizak Biblian, Adanen eta Evan erabilitako bekatuaren ikurra. Sagarra: fruitu pozoitua, emakumeari lotua. Edurne Zuri eta 7 ipotxak istorioan gertazen den bezala, hain zuzen ere. do Kontsumitzen dugun fruta artifiziala, tratatua eta argizaridatua, bere heltzea atzeratzeko eta kontsumitzaileak nahi duen distira eta kolorea emateko; vaina, azkenean, inozoak eta artifizialak direnak.

Sagarrek osatutako zirkuluaren gainean zintzilik, eta egitura geodesiko sakratuaren barruan esekita, sagarrondo bonsai bat kokatzen da. Izaki bizia, baina mutilatua. Etxean edukitzeko nahi den forma estetikoa eta tamaina perfektua izan dezan. Bonsaiak, emakumeek jasaten duten eta jasan duten mutilazioa irudikatzen du munduko ia leku guztietan: emakume jirafak, emakumezkoen oinen tamaina Japonian, ablazioa Afrikan, tailak mendebaldeko munduan, eta abar.

Forma sakratuen inguruko hausnarketara gonbidatzen duen obra. Emakumeari buruz egin diren eta egiten diren praktikei buruz, haren eskubideak nola urratzen diren (GGEE), haren askatasuna nola gaitzesten duten. Hala gertatzen da kultura askotan, erlijio patriarkalen eraginpean beti. Beren erabateko nagusitasuna historian zehar emakumeen edertasunaren estereotipoak ere inposatzera eraman duten gizarte patriarkalak.

Jatorrizko bekatua-k azalekotasunari buruz hausnartzeko gonbita egiten du, saltzen denari buruz, munduan emakumeen edertasunaren estereotipoei buruz -adibidez, mendebaldeko munduan elikadurara estrapolatuta-. Naturala eta artifiziala denaren arteko dualtasuna, perfektua eta burutugabea denaren inguruan, sakratua edo profanoa denaren inguruan.

Manzanas2
Manzanas1
Libros1

HEROIA ANONIMOAK

30 liburuko sekuentzia irekia, espazio karratu eta murritz batean esekia. Haren itzal proiektatuek hegaztien hegaldien antza dute. Historian zehar aitzindari izan diren eta perspektiba berrien sortzaile izan diren emakumeen 30 izen agertzen dira. Izen propioak: Simon de Beauvoir, Camille Claudel, Marie Lavoisier, Clara Campoamor, Pantita Ramabai edo Hypatia de Alejandria, besteak beste. Ezkutatu zaizkigun izenak; emakume ezezagunak, ikusezinak eta gizonek isilaraziak, beren lorpenak ere beren gain hartu dituztenak.

Metakrilatozko horma batek kultura erabiltzaileei galarazten die liburuetara hurbiltzea. Hauen irakurketa oso korapilatsua da: emakume hauen izenen irakurketa aretoaren mutur batetik egin behar da, bertan dauden prismatikoak erabiliz. Oso tamaina txikian idatzita daude, kostata sumatzen dira haien orrialdeetan. Hausnarketa bultzatzen du horrela artistak.

Historian zehar erreferente femeninoak aurkitzeko zailtasuna, liburuetan horiek aurkitzeko zailtasuna eta emakumeak goi karguetara iristeko, berdin tratatua eta kontuan hartua izateko zailtasuna dira Heroia anonimoak instalazio artistikoaren leit motiv-ak. Lan honetan, emakumearentzat, oraindik ere emakumearentzat dagoen kristalezko sabaia hesi sinboliko bat da, emakumea gutxienekora, bigarren maila batera, geldiarazi, mugatu eta murriztu duena. Muga horiek, emakumeei ezarritako mugak, irudikatuta daude aretora sartzeko ezintasunaren bidez.

Antzezlanak publikoaren interakzioa bilatzen du, eta emakume handi horien izenak zeintzuk diren argitzen saiatuko da. Urte luzeetan ezezagunak izan ziren emakume hauen guztien izenak obra oniriko hau osatzen duten liburuetan agertzen dira.

Libros3
Libros2
Abelbideak: Transmedia Experience

ABELBIDEAK: Transmedia Experience

 ABELBIDEAK: Transmedia Experience

OLATU TALKAK DSS2016

Viaje transmedia para analizar las diversas manifestaciones artísticas y culturales en un viaje que comunica las dos capitales culturales europeas de la cultura: Wroclaw (Polonia) y San Sebastián (Guipúzcoa).

Abelbideak transmedia experience

“Abelbideak: transmedia experience” es una metáfora lírico artística del camino. De la vida. Un proyecto itinerante con dos grandes fases; que primero andará y después experimentará.  Un proyecto que busca en las raíces del arte las fórmulas para saciar la necesidad de relatar, de contar, de exteriorizar. Un proyecto que cada usuario reinterpretará.

“Bideak, errepideak, galtzadak, gurpideak, xenderak, abelbideak, estartak… Nondik eta nora doaz hain mutu?

Batzutan hartu egiten ditugu.

Gehienetan bideek hartzen gaituzte gu.

Denonak dira? Edozeinenak dira? Ala ez dira inorenak?

Bide laburrik ez da. Beste batzuk luzeagoak dira.”

Hitzen ondoeza

Joseba Sarrionaindia

“Caminos, carreteras, travesías, veredas, senderos, atajos, calzadas, desvíos… 

¿De donde vienen y a dónde van tan silenciosos?

Algunas veces los cogemos. Otras veces nos atrapan.

¿Son de todos? ¿Son de cada uno? ¿O no son de nadie?

No hay caminos cortos. Otros son más largos todavía. 

Hitzen ondoeza

Joseba Sarrionaindia

Abelbideak transmedia experience
Abelbideak transmedia experience

Página web del proyecto: http://abelbideak.eu

IndiaSensations

IndiaSensations

INSTALAZIOAK, ARTIBISMOA, ARGAZKIGINTZA, MARGOLANAK, ESKULTURA

 

IndiaSensations erakusketak Indiako bidaian bizitako sentipenak azaltzen ditu. Erakusketa honekin, bisitariak bere zentzuei adi egotera dago gonbidatuta. Usaintzera, ikustera, entzutera eta ukitzera lan bakoitzeko ñabardunak sentitzeko. Azkenengo urteetan irisgarritasuna lantzen duten artelanak sortzen aritu da Lekue.

Horregatik, lerro honetatik jarraituz, behar bereziak dituzten pertsonak bere mugak gainditu ditzaten nahi izan du erakusketa honen bidez. Lan eskultoriko, materiko-piktorikoak, entzutekoak, usaintzekoak, eta instalatiboak (ikuslea sentsazio sorta zabal batean murgildu dezan Indian bizitakoa), emakumearen egoera eta kasten sistema ikertu ditu.

Horretarako, hamabi lan irisgarri sortu ditu, europar kulturako hainbat elementu ezbaian jartzen dituztenak. Ekonomikoki, politikoki edo gizarte mailan indartsuenak berekortasunez eta manipulatuz bi kontinenteetan sortzen dituzten injustizia sozialak” ikusi salatuz.

Indiako emakumearen egoera oso larria da. Indian emakumearen jazarpena beraien familian edo senarretan oinarritzen da. Beraien etxeko lanetara eta haurren heziketara mugatzen dituen patriarkatua da. Mendebaldeko kulturan ere, patriarkatuak min handia egiten jarraitzen du. Hemendik datoz emakumeenganako tratu txarrak eta egoera askotan jazarpena eta emakumearenganako behin eta berriroko degradazioa da sexu merkantzia bat bilakatuz edo soldata desberdinen diskriminazioa, beste adibide askoren artean.

Mendebaldeko emakumearen ikuspuntutik, ezbaian jartzen du emakumearen papera gizartean eta nola zaharkitutako ohituren bitartez emakumeak kontinente desberdinetan era otzan batean bizi diren, berdintasuna gizonaren pareko dela kontsideratu gabe. Kasta sistemei ere erreparatzen die, dena berdin jarraitzeko balio duen eta pertsona batek onartzeko egokitu zaiona oinarri duen eraikuntza sozial bat da.

Arte inklusiboa sustatu nahi izan du, Lekuerentzat artea diamante bat bezalakoa delako, asko borobildu behar den diamante bitxi bat eta pertsona bakoitza era paregabean barneratzen duena, pertsonala, trukaezina. Hori da artistari oztopo mentalak gainditzera eta bisitariak lanak ukitzera eraman duena. Artearen ikuspuntu esklusibista batekin bukatzeko.

Proiektu hau sentsazio bihurtu nahi izan du, halabeharrez pertsonala den islapen bat izango dena. Lekueren obrak irisgarriak izan daitezen, urte bat baino gehiago eman du esperimentatzen. Indian hasi nahi izan zuen fase bat dela azpimarratzen du. Behaketaz harandi beste sorkuntza mota bat da; ukigarriak, entzunak edo usainduak izango diren lanak bailiran tratatuz. Zentzumenen esentzia artelanetan irudikatu, pertsona guztietara iritsi dadin.

Mendebaldeko kultura eta Hindua bat egiten dute barne proiektu honetan, kontrasteak, ohiturak eta zentzumen desberdintasunen nahasketak bisitaria lehen pertsonan esperientzia hau bizitzera gonbidatzen dute.

EZARRITAKO BIDEA

Areaz beterik dagoen lurra, aretoan norabide bakarra adierazten du. Bide hau bisitariaren nahiaren arabera aldatu daiteke, bide berriak sortzeko intentzioz, norabide berriak ezarritakotik at, ranguli batetaraino eramango gaitu; emakume hinduek ohituraren arabera egiten duten diseinu bat. Lanak bisitariarekin harremanetan jartzea du helburu, ezarritako bidea aldatuz, hindu guztientzako aurre ezarria jaiotzen diren momentutik; emakumeak bereziki.

Sala II IndiaSensations

RANGOLIA

Indiako emakumeen ohituren arabera sortutako margo tradizionala eta etxeen sarreretan eta oparotasunaren espazioetan marrazten dena. “Diguali”an; argien jaialdian, egiten dena. Lanak alde batetik Indiako sinesmen eta erritualak aipatzea du helburu eta bestetik Indiako emakumearen sormenari garrantzia ematea.

Ranguli IndiaSensations

PENTSAMENDU BAKARRA

Zuhaitz honek ez dauka adarrik, ez da gorantz ahazten, baizik eta beherantz. Bere adarrak inbutuekin sortuak barnerantz garamatzate, norberaren eboluzioa deuseztatuz. Adar bakoitza, inbutu bat da eta hauetatik pasatu beharra daukagu gizarte honen parte izan nahi baldin badugu. Pentsamendu bakarraren alegoria bat da, desberdintasunen suntsipena, egiturazko balioen inposaketa pertsonaren garapena oztopatzen dutena.

pensamiento-único. IndiaSensations

KLASE INTERESAK

Lan materiko piktorikoa gizarte maila desberdinak irudikatzen duena, ukipen desberdina duten ehunen bidez. Kritika bat egiten du eta zentzuak irekitzera deituz, gizarte ulermenera iristeko; gizarte muga hauek gaindituz interesak bateratuko ditugu, eta gerren amaierara iritsiko gara. Lan honek Ghandiren beste esaldi bat gogorarazten du: “Benetako gizarte garapena ez datza beharrak gehitzean, baizik eta borondatez gutxitzean; baina horretarako umiltasuna behar da”.

Neurriak: 84 x 45 x 5´5 zm

Teknika anitza

diferencias-de-clase. IndiaSensations

GOSEA

Aurten Indian gosearen indizea hobetu den arren, populazioaren ehuneko handi batek mugako txirotasunean bizi da oraindik, zerekin elikatu ez duelarik. Lan honek gosearen arazoa adierazten du. Nahiz eta Indian eskuekin jatera ohituak dauden, koilara beti izan da langile klasearen ikurra, eta koilara bat ahoz gora eta hutsik, gosearen adierazle da, elikagaien hutsunea. Koilaren ilara bat, jateko diren instrumentu ahurrak, bisitariari janaria eskatuko diote gelan zehar.

Hambre II. IndiaSensations
Hanbre. IndiaSensations
Hambre I. IndiaSensations

INJUSTIZIAGATIK GHANDI NEGARREZ DAGO

Obra piktoriko eskultoriko honek Mahatma Ghandi irudikatzen du eta bere begi negartia ezkutatuta geratzen da injustiziarekin. Mailaketaren injustiziaz egiten du negar, kapitalaren erabilketa txarrarengatik eta gizarte egoera hau sortzen duen zatiketa sozialagatik. Gizatasun eta umiltasun faltagatik egiten du negar.

Neurriak: 115 x 82´5 cm Teknika: Anitza

Ghandi-llora-por-injusticia. IndiaSensations

ZUZENGABEKERIEN ZURRUNBILOA

Lan materiko piktorikoa, gizarte maila desberdinak irudikatzen ditu, ukipen desberdina duten ehunen bidez. Kritika bat egiten du eta zentzuak irekitzera deituz, gaurko krisi ekonomikoa batez ere behe eta erdi mailari hunkitzen duela salatzen du. Horrela, erdi eta behe mailako gizarteak adorea galtzen du, iragazten eta bidegabekeria zurrunbilo bat sortuz. Soka tenkatuta dago eta, bitartean, lehenengo mahaila hesi baten atzean izkutatzen da. Bidegabekeria gure gizartea menperatzen du.

Lan honek Ghandiren esaldi bat gogorarazten du: “Kapitala, berez, ez da gauza txarra. Gaitza, bere erabilpen txarrean errokatzen da”.

Neurriak: 116 x 82´5 x 7 cm

Teknika: Anitza

vortice-de-injusticia. IndiaSensations

KONDENA

Indiako emakumeen janzkera tipikoa saria da. Jositako ehun hau motibo desberdinekin estanpatua dago, 5 metro baino luzeagoa da eta emakume hinduak inguratzeko erabiltzen da. Ohitura honen atzean herrialde honetako emakumeak jasaten duen egoera ezkutatzen da. Indiatik bueltan nirekin “sari” bat ekarri nuen, urka baten formaren bitartez instalazioaren parte izango dena. Lan honekin batekin kaiku baten pigmentu gorria egongo da, siindor-a margotu ahal izateko, emakume ezkonduek kopeta erdian eramaten duten marka. Lan honek neskatilen hilketa edo abandonua salatzen du, hauen gurasoek dotea ezin dutelako ordaindu.

Gainera, emakumeak herrialde honetan beti dira beste norbaiten jabetza. Beraien jaiotzetik, bere gurasoei eta ezkontzen diren arte “ia beti aurre hitzartutako ezkontzak eta gurasoek negoziatuak” non bere senarren jabetza izatera pasatzen diren. Jabetza bat bailitz bezala tratatzen da emakumea eta hori da bere kondena. Horregatik, “la horca del sari” emakumearen kondena adierazten du.

Condena. IndiaSensations

EMAKUMEA INDIAN

Indiako emakumearen bizitza. Bere egoera eta jazarpena

La-mujer-en-India-I. IndiaSensations
La mujer en la India III. IndiaSensations
La-mujer-en-India-IV. IndiaSensations
La-mujer-en-India-II. IndiaSensations
La mujer en la India V. IndiaSensations
La mujer en la India VI IndiaSensations

ZAURIA

Zauria. IndiaSensations

OTZANTASUNA

Gameluaren zartailu mehatxari bat Indiako erratz baten gainean. Objektu bakoitza genero bati dagokio. Tratu txarren eta emakumearen jazarpenaren metafora da.

Sumisión. IndiaSensations

ELITEA ETA KAOSA

Eliteari erreserbatutako hotelak eta gunea sortzen duten zatiketa ikertzen du lan honek. Sentsazio hau oso indartsua da, izan ere, luxuzko gune hauetan sartzerakoan, beste toki eta beste garai batean zaudela dirudi; kanpoko errealitatetik deskonektatzen gaituzte. Sentsazio honek isolatutako gela baten bidez lortzen da. Honen barruan, gune eroso bat, luxuz betea, balio handiko objektuekin: pasminak, ispiluak, ileguriz bildutako sofa bat eta ikus entzuteko proiekzio bat hotelen propagandazko bideoak birsortzen dituena, majaraja baten musika lasaigarri eta folklorikoaz lagundua. Kanpoan ,aldiz, txirotasunaren irudi anitz erakusten dira, trafikoak sortutako estresa, jendez gainezka egiten diren azokak, osasungaitzez beteak. Kaleetan bizia borborka eta heriotza, biak daude agerian, ezer ez da ezkutatzen.

Areaz estalitako lurrean entzunezko giropena estresagarria da, kotxeen txistu hotsak, abandonatutako neskatila hindu batek abesten duen kantu zaharra, ohiturazko musikak, gurtza musika eta suge liluratzaileak, behiak, trenak; kaosa. Estresa eta espantua sortzen duena eta aldi berean elitearen gelan sartzerakoan, sentsazioa zeharo aldatzen denean, kontrastea biziarazten duena.

Lujo I. IndiaSensations
Lujo III. IndiaSensations
Lujo II. IndiaSensations
KaosI. IndiaSensations

Esbastika sanskritoz aldeberdineko gurutzea da, besoak angelu zuzenetan tolesturik dituena, hala eskuinerantz nola ezkerrerantz. Zibilizazio zaharrek erabili izan dute historian zehar hinduismo eta budismoaren kulturetan besteak beste.

entrada-Lujo. IndiaSensations
Rangoli Krea

Rangoli KREA

RANGOLI KREA

Rangoli bat Krean, kulturarekiko “utzikeria” salatzeko

 

Irantzu Lekue artistak margo bat egin zuen KREA arte zentroan Gasteizko artearentzat urte oparoa eskatzeko. Gasteizko udaltzainek kanporatu zuten artista, baita bertan zeuden kazetariak ere.

Gasteizko Krea Adierazpen Garaikidea aretoarentzat eta hiriko artearentzat urte oparoa eskatu du Irantzu Lekue artistak, Horretarako Krea ixten duen hesia ireki du, eta bertan rangoli bat marraztu du.

Rangolia marrazki koloretsua da, Indiako Diwali-an –Argien Jaian- etxeen atarian margotzen dituztenak Lakshmi jainkoari dei egiteko, eta, horrela, inguru horri oparotasuna eskaintzeko. Lekuek Indiara egindako bidaian bertatik bertara ezagutu zituen rangoli-ak, eta Gasteizera ekarri ditu, arte eremuetara zoriona eramateko datorren urtera begira.

Ekintzaren bitartez Gasteizko artistak kulturara zuzendutako politika publikoak salatu ditu; Krea aretoa egiteko 18 milioi euro erabili zirela gogorarazi du, baina, behin eginda, ez diotela inolako erabilerarik eman.

Rangolia bukatuta zuenean, goizeko 10:30ak aldera, Udaltzaingoaren bi auto heldu dira, baita zinpeko zaintzaile bat ere. Artista identifikatu dute, jabetza pribatu batean sartzeagatik; halaber, bertan zeuden pertsonak –kazetariak eta argazkilariak barne- ere identifikatu dituzte.

Rangoli Krea
Rangoli Krea
Rangoli Krea