IndiaSensations
INSTALAZIOAK, ARTIBISMOA, ARGAZKIGINTZA, MARGOLANAK, ESKULTURA
IndiaSensations erakusketak Indiako bidaian bizitako sentipenak azaltzen ditu. Erakusketa honekin, bisitariak bere zentzuei adi egotera dago gonbidatuta. Usaintzera, ikustera, entzutera eta ukitzera lan bakoitzeko ñabardunak sentitzeko. Azkenengo urteetan irisgarritasuna lantzen duten artelanak sortzen aritu da Lekue.
Horregatik, lerro honetatik jarraituz, behar bereziak dituzten pertsonak bere mugak gainditu ditzaten nahi izan du erakusketa honen bidez. Lan eskultoriko, materiko-piktorikoak, entzutekoak, usaintzekoak, eta instalatiboak (ikuslea sentsazio sorta zabal batean murgildu dezan Indian bizitakoa), emakumearen egoera eta kasten sistema ikertu ditu.
Horretarako, hamabi lan irisgarri sortu ditu, europar kulturako hainbat elementu ezbaian jartzen dituztenak. Ekonomikoki, politikoki edo gizarte mailan indartsuenak berekortasunez eta manipulatuz bi kontinenteetan sortzen dituzten injustizia sozialak” ikusi salatuz.
Indiako emakumearen egoera oso larria da. Indian emakumearen jazarpena beraien familian edo senarretan oinarritzen da. Beraien etxeko lanetara eta haurren heziketara mugatzen dituen patriarkatua da. Mendebaldeko kulturan ere, patriarkatuak min handia egiten jarraitzen du. Hemendik datoz emakumeenganako tratu txarrak eta egoera askotan jazarpena eta emakumearenganako behin eta berriroko degradazioa da sexu merkantzia bat bilakatuz edo soldata desberdinen diskriminazioa, beste adibide askoren artean.
Mendebaldeko emakumearen ikuspuntutik, ezbaian jartzen du emakumearen papera gizartean eta nola zaharkitutako ohituren bitartez emakumeak kontinente desberdinetan era otzan batean bizi diren, berdintasuna gizonaren pareko dela kontsideratu gabe. Kasta sistemei ere erreparatzen die, dena berdin jarraitzeko balio duen eta pertsona batek onartzeko egokitu zaiona oinarri duen eraikuntza sozial bat da.
Arte inklusiboa sustatu nahi izan du, Lekuerentzat artea diamante bat bezalakoa delako, asko borobildu behar den diamante bitxi bat eta pertsona bakoitza era paregabean barneratzen duena, pertsonala, trukaezina. Hori da artistari oztopo mentalak gainditzera eta bisitariak lanak ukitzera eraman duena. Artearen ikuspuntu esklusibista batekin bukatzeko.
Proiektu hau sentsazio bihurtu nahi izan du, halabeharrez pertsonala den islapen bat izango dena. Lekueren obrak irisgarriak izan daitezen, urte bat baino gehiago eman du esperimentatzen. Indian hasi nahi izan zuen fase bat dela azpimarratzen du. Behaketaz harandi beste sorkuntza mota bat da; ukigarriak, entzunak edo usainduak izango diren lanak bailiran tratatuz. Zentzumenen esentzia artelanetan irudikatu, pertsona guztietara iritsi dadin.
Mendebaldeko kultura eta Hindua bat egiten dute barne proiektu honetan, kontrasteak, ohiturak eta zentzumen desberdintasunen nahasketak bisitaria lehen pertsonan esperientzia hau bizitzera gonbidatzen dute.
EZARRITAKO BIDEA
Areaz beterik dagoen lurra, aretoan norabide bakarra adierazten du. Bide hau bisitariaren nahiaren arabera aldatu daiteke, bide berriak sortzeko intentzioz, norabide berriak ezarritakotik at, ranguli batetaraino eramango gaitu; emakume hinduek ohituraren arabera egiten duten diseinu bat. Lanak bisitariarekin harremanetan jartzea du helburu, ezarritako bidea aldatuz, hindu guztientzako aurre ezarria jaiotzen diren momentutik; emakumeak bereziki.
RANGOLIA
Indiako emakumeen ohituren arabera sortutako margo tradizionala eta etxeen sarreretan eta oparotasunaren espazioetan marrazten dena. “Diguali”an; argien jaialdian, egiten dena. Lanak alde batetik Indiako sinesmen eta erritualak aipatzea du helburu eta bestetik Indiako emakumearen sormenari garrantzia ematea.
PENTSAMENDU BAKARRA
Zuhaitz honek ez dauka adarrik, ez da gorantz ahazten, baizik eta beherantz. Bere adarrak inbutuekin sortuak barnerantz garamatzate, norberaren eboluzioa deuseztatuz. Adar bakoitza, inbutu bat da eta hauetatik pasatu beharra daukagu gizarte honen parte izan nahi baldin badugu. Pentsamendu bakarraren alegoria bat da, desberdintasunen suntsipena, egiturazko balioen inposaketa pertsonaren garapena oztopatzen dutena.
KLASE INTERESAK
Lan materiko piktorikoa gizarte maila desberdinak irudikatzen duena, ukipen desberdina duten ehunen bidez. Kritika bat egiten du eta zentzuak irekitzera deituz, gizarte ulermenera iristeko; gizarte muga hauek gaindituz interesak bateratuko ditugu, eta gerren amaierara iritsiko gara. Lan honek Ghandiren beste esaldi bat gogorarazten du: “Benetako gizarte garapena ez datza beharrak gehitzean, baizik eta borondatez gutxitzean; baina horretarako umiltasuna behar da”.
Neurriak: 84 x 45 x 5´5 zm
Teknika anitza
GOSEA
Aurten Indian gosearen indizea hobetu den arren, populazioaren ehuneko handi batek mugako txirotasunean bizi da oraindik, zerekin elikatu ez duelarik. Lan honek gosearen arazoa adierazten du. Nahiz eta Indian eskuekin jatera ohituak dauden, koilara beti izan da langile klasearen ikurra, eta koilara bat ahoz gora eta hutsik, gosearen adierazle da, elikagaien hutsunea. Koilaren ilara bat, jateko diren instrumentu ahurrak, bisitariari janaria eskatuko diote gelan zehar.
INJUSTIZIAGATIK GHANDI NEGARREZ DAGO
Obra piktoriko eskultoriko honek Mahatma Ghandi irudikatzen du eta bere begi negartia ezkutatuta geratzen da injustiziarekin. Mailaketaren injustiziaz egiten du negar, kapitalaren erabilketa txarrarengatik eta gizarte egoera hau sortzen duen zatiketa sozialagatik. Gizatasun eta umiltasun faltagatik egiten du negar.
Neurriak: 115 x 82´5 cm Teknika: Anitza
ZUZENGABEKERIEN ZURRUNBILOA
Lan materiko piktorikoa, gizarte maila desberdinak irudikatzen ditu, ukipen desberdina duten ehunen bidez. Kritika bat egiten du eta zentzuak irekitzera deituz, gaurko krisi ekonomikoa batez ere behe eta erdi mailari hunkitzen duela salatzen du. Horrela, erdi eta behe mailako gizarteak adorea galtzen du, iragazten eta bidegabekeria zurrunbilo bat sortuz. Soka tenkatuta dago eta, bitartean, lehenengo mahaila hesi baten atzean izkutatzen da. Bidegabekeria gure gizartea menperatzen du.
Lan honek Ghandiren esaldi bat gogorarazten du: “Kapitala, berez, ez da gauza txarra. Gaitza, bere erabilpen txarrean errokatzen da”.
Neurriak: 116 x 82´5 x 7 cm
Teknika: Anitza
KONDENA
Indiako emakumeen janzkera tipikoa saria da. Jositako ehun hau motibo desberdinekin estanpatua dago, 5 metro baino luzeagoa da eta emakume hinduak inguratzeko erabiltzen da. Ohitura honen atzean herrialde honetako emakumeak jasaten duen egoera ezkutatzen da. Indiatik bueltan nirekin “sari” bat ekarri nuen, urka baten formaren bitartez instalazioaren parte izango dena. Lan honekin batekin kaiku baten pigmentu gorria egongo da, siindor-a margotu ahal izateko, emakume ezkonduek kopeta erdian eramaten duten marka. Lan honek neskatilen hilketa edo abandonua salatzen du, hauen gurasoek dotea ezin dutelako ordaindu.
Gainera, emakumeak herrialde honetan beti dira beste norbaiten jabetza. Beraien jaiotzetik, bere gurasoei eta ezkontzen diren arte “ia beti aurre hitzartutako ezkontzak eta gurasoek negoziatuak” non bere senarren jabetza izatera pasatzen diren. Jabetza bat bailitz bezala tratatzen da emakumea eta hori da bere kondena. Horregatik, “la horca del sari” emakumearen kondena adierazten du.
EMAKUMEA INDIAN
Indiako emakumearen bizitza. Bere egoera eta jazarpena
ZAURIA
OTZANTASUNA
Gameluaren zartailu mehatxari bat Indiako erratz baten gainean. Objektu bakoitza genero bati dagokio. Tratu txarren eta emakumearen jazarpenaren metafora da.
ELITEA ETA KAOSA
Eliteari erreserbatutako hotelak eta gunea sortzen duten zatiketa ikertzen du lan honek. Sentsazio hau oso indartsua da, izan ere, luxuzko gune hauetan sartzerakoan, beste toki eta beste garai batean zaudela dirudi; kanpoko errealitatetik deskonektatzen gaituzte. Sentsazio honek isolatutako gela baten bidez lortzen da. Honen barruan, gune eroso bat, luxuz betea, balio handiko objektuekin: pasminak, ispiluak, ileguriz bildutako sofa bat eta ikus entzuteko proiekzio bat hotelen propagandazko bideoak birsortzen dituena, majaraja baten musika lasaigarri eta folklorikoaz lagundua. Kanpoan ,aldiz, txirotasunaren irudi anitz erakusten dira, trafikoak sortutako estresa, jendez gainezka egiten diren azokak, osasungaitzez beteak. Kaleetan bizia borborka eta heriotza, biak daude agerian, ezer ez da ezkutatzen.
Areaz estalitako lurrean entzunezko giropena estresagarria da, kotxeen txistu hotsak, abandonatutako neskatila hindu batek abesten duen kantu zaharra, ohiturazko musikak, gurtza musika eta suge liluratzaileak, behiak, trenak; kaosa. Estresa eta espantua sortzen duena eta aldi berean elitearen gelan sartzerakoan, sentsazioa zeharo aldatzen denean, kontrastea biziarazten duena.
Esbastika sanskritoz aldeberdineko gurutzea da, besoak angelu zuzenetan tolesturik dituena, hala eskuinerantz nola ezkerrerantz. Zibilizazio zaharrek erabili izan dute historian zehar hinduismo eta budismoaren kulturetan besteak beste.