Instalazio artistikoak
Irantzu Lekueren artelanek haien parte izatera eta haiekin elkarreraginean aritzera gonbidatzen dituzte ikusleak, parte-hartzea, hausnarketa eta autokritika sustatze aldera. Hori dela-eta, artistak ekintzak egiten ditu eremu publikoan, herritarrengan nolabaiteko erantzuna eragite asmoz, eta, horri begira, ikusleak artelanen parte bihurtzen ditu. Bere praxi artistikoaren ondorioz, halaber, auzitegien aurrean salatu izan dute, Gasteizko Krea eraikinaren okupazio artistikoarekin gertatu zen moduan. Bada, bere instalazio artistikoek ezaugarri nagusi bat izaten dute: espazioan banatutako eguneroko objektuak errepikatzen dira, objektuari berari testuingurua kendu eta, horrela, beste esanahi bat emateko eta irakurketa ugari ahalbidetzeko xedez.
Irantzu Lekue arduratu zen DSS2016 Europako Kultur Hiriburutzaren «Herritarren energia olatuak» izeneko programa ixteaz, «Aztarnak» hiri-instalazio artistikoarekin. Beirazko 10.000 botilarekin osatutako hatz-marka erraldoi bat egin zuen. Botilen barrualdean, obran parte hartu nahi izan zuten herritarren mezuak zeuden, eta, horietan, kulturarako eta arterako desioak eskatzen zituzten.
Non daude?
-
DSS2016.
-
Kaldearte. “Txoriak”. Vitoria – Gasteiz.
-
“El príncipe y el pueblo”. Vitoria Gasteiz.
-
“Harriak”. Pamplona. Navarra.
-
Irun. Azaroak 25. Kontenporanea 2017.
-
Bilbo. “Eskuak”. Espacio Open. Lehendakariarekin.
-
Palacio Euskalduna. Osalan. Jornadas de Trabajo.