Dancing-2gether

AKUARELA ETA ARGAZKIGINTZA

 

Dancing 2gether erakusketak Dance 2gether egitasmoa du oinarri, maiatzean, The Loopers elkarteak garatutakoa, Samaniego Ikastetxea eta Donostia 2016 hiriburu Kulturalaren laguntzaz.

Bost eguneko saioetan, dantza ardatz hartuta eskola orduetan, ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu zituzten: Auto-konfiantzan eragitea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagutza bultzatzea, edota elkartasunaren garrantzia azpimarratzea, besteak beste.

Atzerritik egokitutako egitasmo pedagogiko berritzailea, Five days to dance edo Dance 2gether egitasmoak lau sustatzaile edo eragile izan zituen. Batetik, Ikastetxea bera, eta proiektuaren sortzaile De LooPERS-dance2gether elkartea. Bestetik, Irantzu Lekue artista eta Donostia 2016. Azken horrek egitasmoa babestu eta diruz lagundu zuen.

Irantzu Lekue artistaren aburuz, interesgarriena prozesua bera izan da, hau da, bost eguneko eskola orduetan, eta Ikastetxean bertan, ikasleek egindako saioak. Gogorrak izan ziren saioak, hunkigarriak eta aberasgarriak ere bai. Baina, batik bat, emankorrak, oso emankorrak.

Cartel-expo-Dancing-2gether
Dancing 2gether

Dantza ardatz hartuta, ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu zituzten egun haietan: auto-konfiantza eragitea eta ikasleen arteko komunikazioan laguntzea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagutza bultzatzea edota elkartasunaren garrantzia azpimarratzea, besteak beste.

Erakusketak, akuarela teknikaren bitartez, ikasleak bizi zituzten sentimenduak islatzen ditu. Artistak, 10 marrazki eta 22 argazki prestatu egin ditu Samaniego ikastetxearen diru laguntzaz.

Dancing 2gether
Dancing 2gether expo
Dancing 2gether expo
Dancing 2gether expo