Zikuiano Leortzako tunelean egindako eskuhartze artistikoak bukatu dituzte

tunel via verde

Bidearen Aztarnak proiektuaren lehenengo fasea da. Proiektu horren bidez, Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro ibilbide berdearen garrantzia nabarmendu nahi du

45 eskuhartze burutu ditu orotara Irantzu Lekue artistak. Vasco Navarro trena eta Arabako Mendialdea dira horietan guztietan oinarria.

Ingurumen Sailak finantzatutako proiektuan silkato margoak erabili dira, mineral naturalen bidez sortutakoak

MAEZTU. Bukatuta daude dagoeneko Elortza – Zikuianoko tunelean, Arabako Mendialdean, Irantzu Lekue artista gasteiztarraren eskuhartze artistikoak.  Bidearen Aztarnak proiektuaren lehenengo fasea da eta egitasmo honen bidez Bide berde honen garrantzia nabarmendu nahi du Arabako Foru Aldundiak, trenbidea berreskuratu eta ondarea balorean jarriz.

Orotara, 45 interbentzio artistiko burutu ditu azken lau asteetan. Berarekin batera ARTgia taldea aritu da, -emakumeez osatutako taldea- baita Mendialdeako herritarrak ere. “Herri askotatik etorri dira parte hartzera. Apellaniz, Maeztu, Elortza, Aletxa, Atauri baita Kanpezutik ere. Jendeak asko maite du treniko izan zena eta proiektuaren parte sentitu direnez parte hartu dute”, azaldu du Lekuek. Artelanak aste santuan burutu dituzte gainera “ikastolarik gabeko egunetan, jendea oporretan zegoenean. Horrek parte hartzea hauspotu du”.

Tunelaren segurtasuna bermatzeko obrak burutu zituen Arabako Foru Aldundiak. Horrela, hormigoizko 45 pareta egin zituzten eta Lekuek horien gainean burutu ditu ekimen artistikoak. “Tunelera sartu eta edozein kaletan topatu ditzakezun 45 pareta aurkitzen zenituen. Segurtasuna bermatuta zegoen horrela baina estetika eta txirrindularien esperientzia lantzeko aukera paregabea zen”.  Ekimen artistiko horiek guztiak silikatizko margoekin egin ditu, mineralen bidez ateratzen direz margo naturalekin, ingurumenean eraginik eta txikiena sorrarazteko asmoz.

Besteak beste, Mendialdeko pertsonai historikoak, gertaerak eta animaliak ageri dira orain tunelean. Isaac Puente mediku anarkista ageria da, adibidez. Maeztuko medikua izan zen Puente faxistek 1936 urtean Pancorbon akatu zuten arte. Mendialdekoak ziren eta sorgunekeriaz akusatuta egon ziren emakumeen kasua ere ageria da margoetan, zonaldeko animaliekin -basurdea edo trutxak, kasu-, trenarekin zerikusi estua duten gertaera historikoen margoekin batera. Puntu honetan garrantzi berezia aitortu die Lekuek Javier Suso eta Javier Lopez de Luzuriaga adituek eginiko lanari eurak ibili baitira “lan ta lan, proposamenak luzatu eta luzatu”. Horrela, garaiko trenaren tiketak, pasarte historikoak eta trenak eguneroko bizitzan  izan zuen inpaktua ulertu ahal izango dute bertara gerturatzen diren guztiak. Lehen ekimen artistisko hau Bidearen Aztarnak-Huellas del camino proiektuaren zati da. Proiektu horren bidez, Arabako Foru Aldundiak Vasco-Navarro ibilbide berdearen garrantzia nabarmendu nahi du, eta trentxoa eta hura pasatzen zen herrien oroimena berreskuratu.

Horrela, gaurtik aurrera gerturatzen diren bisitariek “oso bestelako esperientzia” jasoko dute iragarri du Lekuek. “Zonaldea ezagutzeko beste modu bat da. Garaian trenak ekarri zuen iraultza ulertzeko klabeak daude. Suposatu zuen erronka teknologikoa aipatzen da eta, nola ez, gertatutako istripu eta ezbeharrek ere lekua daukate”. Urtean 220.000 bisitari ibiltzen dira oinez edo bizikletaz ibilbide berde horretan, eta esku hartzearen helburua da asteburuetan, eta batez ere udan, Vasco-Navarro ibilbideaz gozatzera hurbiltzen diren pertsonek esperientzia aberatsagoa izatea. “Egunotan jende asko pasa da. Galdera asko egin dizkigute eta jendeak oso ondo hartu du”. Holandako bikote baten kasua aipatu du Lekuek. Rotterdam hiritik ziren bizikletaren gainean bidaitzen eta “argazki asko atera zitzuten. Txundituta gheratu ziren ez zekitelako tren honen inguruan ezertxo ere”.

Proiektua Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren ekimena izan da, eta xede zuen tunela estetikoki egokitzea, hura eraberritzeko eta haren egitura sendotzeko egindako lanen ostean. 330 metro ditu guztira tunelak. Eskuhartze artistikoa Izaskun Urkijo arkitektua eta Irantzu Lekue artistarena izan da.

_DSC7618
_DSC7621
_DSC7888