Bere azken lan artistikoa martxoaren 3aren inguruko memoria ariketa bat da. Zaramagan hildako langiletako bat izan zen Romualdo Barrosoren etxearen horman egin da.
Street Art-aren artista internazional ezberdinek haien aztarna utzi dute auzo okupatuan. Lekue, horma irudi bat sinatzen lehenengo emakume arabarra izan da.
GASTEIZ. Gasteizko Errekaleor auzo okupatuak horma irudi berria du. Arrazoia Martxoaren 3aren urteurrena da, zeinetan poliziak bost langile hil zituen asanblada bat burutzen ari zirela Zaramagako elizan. Horietako bat, Romualdo Barroso, Errekaleorreko bizilaguna zen. Hori dela eta, horma irudi honek gertatutakoa gogora ekarri nahi du, eta hortaz aparte, aipamen berezia egiten dio Salvador Puig Antich-i, garrote vil bitartez 1974ko martxoaren 2an erahildako anarkista eta antifaxista katalana. Egilearen hitzetan “Auzoko kultura lantaldeak Puig Antich gogoratzen zuen horma irudia integratzeko asmoa helarazi zidan eta horixe egin dut.”.
“Sena” izeneko artelan honekin, 21 dira jada zerupean kokatutako museo hau osatzen duten horma irudiak. Street art auzo honetan bere aztarna uzten lehenengo arabar emakumea da Lekue. 65 metro karratu dituen artelan honek poliziak gasa erabiltzerakoan elkartutako langileak kanpoalderuntz ateratzen errepresentatzen du goikaldean, gris ezberdinak erabiliz. Lan honek inspirazio picassianoa darama eta ezinegonaz zein desesperazioz betetako irudiak lagunduz, martxoaren 3ko ikurra topa daiteke bertan, gertakari trajiko horietako irudi ezberdinak bere barnean dituela. “Kolore paleta motza erabili nahi izan dut kontrastez bete eta lana balore sinbolikoz osatzeko. Horrexegatik beltza, txuria, grisa eta gorria dira gehien ageri diren koloreak” azaldu du Lekuek.
Auzo honetan haien aztarnak utzi duten horma irudi egile eta artistak ospetsuenak hauexek dira: Blu (Italia) Bansky Italiarra bezala ezagutua, Tomas Facio (Argentina), Barricada Gráfica eta El Yako (Chile), Ocu eta Kerozen (Rumanía) edota Nicole Salgar (EE UU). Pareta hauetan ere Escif, Manolo Mesa, Zora eta Juli; Andrea Btoy edo El Rey de la Ruina-ren artelanak topa daitezke. Hiriko zirkuitu turistiko tradizionaletik urrun, ibilbide artistiko alternatibo honen jatorria, auzo okupatuaren sendotzetik dator, zeinetan bertakoek ezinegon artistiko batetik, mezuak pareten bitartzen adierazten hasi nahi izan zuten. Denbora Aurrera joan ahala, Errekaleorrek mundo osoko artistei zabaldu die gonbitea eta horrelaxe, auzoa Street Art-aren jarraitzaileentzako erreferentzia bihurtu da.
Street Art-a salaketa arte subertsibo moduan jaio zen eta beste espresio kulturaletan pasa izan den bezala, masa fenomeno batean bihurtu izan da. Milaka dira Berlin, Londres edota Lisboa bezalako hiriburu europear ezberdinetara mugitzen diren turistak kalean bertan topa daitezkeen artisten talentoaz gozatzeko.
Lekuek, poza eta eskerrak adierazi nahi izan ditu auzoko asanbladak eskeini dion aukera honengatik eta “denon artean hiriarentzat irekia den ondare kultural hau osatzen jarraitzeagatik. Askatasun osoa eman didate eta nik nire arlotik ekarpen hau eginez eskertu nahi izan diet, artetik ekarpena eginez”.
Errekaleorreko proiektua, penintsula osoko auzo okupaturik handiena, babes zabalagoa izan dezan eta internazionalki ezaguna izan dadin lagundu izan dute horma irudi hauek. Hortaz aparte, hurrengo hilabeteetan horma irudi berriak izango dituztela adierazi dute.