Aniztasuna
Integrazioa aldarrikatzeko, Galdakaoko ETBn proiektatu eta grabatutako programa batentzat eginda IMGVrekin egindako murala.
Artistak: Veronica Werkmeister, Aleksei, Nadia Beltrán e Irantzu Lekue.
Zer egingo dugu dakigunarekin?
IMGVk antolatutako mural kolektiboa. 2012an Gasteiz “Green Capital” sariarekin saritua izan ondoren, ingurugiro eta berde izatearen esanahitik abiatutako eztabaidatik abiatutako lana.
Ikuslearengan, inguratzen gaituen naturaren inguruan harridura sentsazioa sortzea du helburu eta era berean galdera bat mahaigaineratzen da: zer egingo dugu dakigunarekin? Mendeetan zehar pilatzen goazen ezagutzak gure natura kontserbatzen laguntzeaz gain, ingurugiroa eta gure bizimodua hobetzen lagunduko al digu?
Eskuekin margotu!
Zabalganako Auzo Elkartearen eskutik, antolatutako haur tailerra, auzoko jaien aitzakiapean.
Horma-irudi parte-hartzailea, artistak abiapuntua emanda, hala nahi izan zuen guztiak esku markekin osatua. Adin guztietako haurrei zuzendua zegoen lana, nahiz eta heldu batzuk ere parte hartu zuten.
Ametsak
Granadako etxe bateko logela batean egindako murala. Chiara Schiavon eta Sara Martínez-ekin elkarlanean egindako lana.
Ohea kokatua dagoen ertzean egindako horma-irudia, ametsei egiten die erreferentzi, inkontzientean gertatzen den bezala, elkarren arteko loturarik ez duten marrazkien leherketa baten bidez.