Ozaeta/Barrundia AHTaren (Abiadura Handiko Trena) pasabidearen eragina jasango duen Arabako lautadako herrietako bat da. Herriko bizilagunek herriko balioak, tradizioak eta ingurunea balioesteko horma-irudi bat margotzen lagundu zuten, eta mezu hau helarazi zuten: AHTari ez.
Herriaren sarrerako etxola txiki batean dagoen horma-irudiak etxolako lau hormetako hiru hartzen ditu. Bereizgarria da etxolaren izkinetako bat hartzen duen zirkulu kromatiko handia, zeinaren koloreek Barrundiaren ezaugarrietako bati erreferentzia egiten baitiote: urdin kolorea urtegiko urarentzat; tonu horiek zerealen laborantza irudikatzen dute; berdea mendiak; eta abar. Oso sinbolikoa da, halaber, Gebara Jauregiaren irudikapena, inguruko nekazaritza-jardunbideen aipamen gisa, lekaleen laborantzarena, adibidez.
Muralean ezin ziren ardiak falta, “inguruan biztanle baino ardi gehiago dago”, esan zuten herriko bizilagunek murala diseinatzeko prozesuan. Gazta edo sagarra, zeinetatik sagardoa egiten den, horma-irudian aurki ditzakegun beste elementu batzuk dira. Garrantzi berezia hartzen du txinga (herri kirolak) batzuei eutsiz aurrerantz doan emakume gorputz baten irduikapena, kamiseta more bat janzten duenak, inguruko talde feministari aipamen txiki bat eginez.