Archives

Logo words of true - Huella y sobres

Words of True

Mural Words of True

“Words of true” k bizipenen, emozioen eta pentsamenduen truke gogoeta, sorkuntza eta konexio  kultural eta sortzailea hasiko du, gutunaren ideiaren moduan eta igorlearen eta hartzailearen arteko bidaiaren bidez.

Proiektu honi bizia ematen dioten hiru kontzepturen inguruan garatua, talde eragileak ezinbestekotzat jotzen dituenak edozein testuinguru eta/edo kokapen geografiko, sozial, politiko eta ekonomikotan: Ugaritasuna, Maitasuna eta Denbora.

Hiru kontzeptu horiek sakonduko ditugu introspekzioa, sorkuntza eta kontinenteen arteko lotura sustatuko duten jardueren bidez. Gainera, XXI. mendean teknologiek izan duten bilakaera azkarraren ondorioz (posta arrunta, eskuzko idazketa, argazki analogikoa, pintura fisikoa…) teknologia horiek abandonatu eta erabiltzetik gertu dauden komunikazio- eta adierazpen-praktikak sustatzen dira.

Proiektuaren helburu nagusia planetako bi latitude (Euskadi-Kolonbia) lotzea da, emozio- eta sormen-arrastoa utziko duten hausnarketa eta sorkuntza artistikoen sare bat sortzeko, ikuspegi feminista, ekologiko eta humanitarioarekin, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.

“Badakigu bidaiak arrastoa utziko duela gugan, eta eman eta jaso egin nahi dugu, kontaktu-sare bat sortuz, pertsonak elkarri lotuz, bi espazioren arteko beste istorio bat sortuz.”

Era berean, proiektu honek norbanakoaren eta taldearen inplikazioa, harremanetarako sareen sorrera, artearen bidezko adierazpena eta bizitzaren balio erreal batzuei buruz hausnartzeko sorkuntza balioan jartzen saiatuko da.

“Euskadi-Kolonbia elkartearekin izandako lankidetzari esker, praktika zaharretara (ia erabiltzen ez direnak), gutunen bidezko komunikaziora itzuliko den bidaia bati ekingo diogu; izan ere, gaur egun, teknologia berrien bidez oso konektatuta gaude… eta, era berean, deskonektatuta (…)”

Sormen- eta adierazpen-teknika zaharren bidez (argazkigintza, narrazioa, moldekatzea eta pintura fisikoa) egindako tailerren bidez, gutun-azalak, idazketa eta sorkuntza artistikoa sortzearen bidez, proiektu honek balioa ematen die inplikazioari, sareak sortzeari, artearen bidezko adierazpenari eta sorkuntzari, bizitzaren benetako balioei buruz hausnartzeko.

BIDAIA- proiektuaren hazia

Proiektua Euskadi eta Kolonbia arteko hainbat eremu/lurralde/latitudeetan igaroko da, eta helmuga antolatuenak Araba, Ibague, Medellin eta Barranquilla izango dira, elkarte, kolektibo eta ikastetxe desberdinekin elkarlanean.

Gainerako bidaian, inguruarekiko jarioa eta elkarreragina izango dugu, eta, gure gaitasun artistiko, sortzaile eta komunikaziokoen bidez, eduki gehigarria sortuko dugu proiekturako. Beste helmuga batzuk: Guatapé, Cartagena de Indias, Barú, Santa Marta, Tayrona, Minca eta Senda del Bosque.

Ibilbide osoan zehar, La Maleta Viajera izango dugu lagun, bizitza propioa izango duena, hainbat espaziotan instalatu ahal izango dena eta latitude bakoitzeko lokalen arteko gutun-azal/karten trukearen eramailea izango dena.

Gainera, ekipo eragilea kamera multzo bat instalatzeaz eta gidatzeaz arduratuko da, bidaia osoan zehar prozesuaren argazkiak eta bideoak eta helmuga bakoitzeko topaketak biltzeko.

Proiektuaren hazia: Araba

Gracias a la colaboración con la Asociación Euskadi-Colombia, el proyecto se iniciará junto a tres centros educativos: IES Koldo Mitxelena (Vitoria- Gasteiz) y San Bizente Ikastola OION y Gazteleku (Agurain), ubicados en la provincia de Álava.

Allí, La Maleta Viajera y los voluntarios comenzarán la red de intercambio con la elaboración y recolección de los primeros sobres y cartas. (Ver guía de instrucciones al final de este doc)

Tras varios días de exposición, se recogerá La Maleta que posteriormente viajará hasta Colombia para continuar con el intercambio.

A la vuelta, los sobres/cartas recogidos en Colombia serán entregados a estos voluntarios para producir el intercambio final entre Colombia-Euskadi.

“Gaztetatik abiatzen gara, gure gizartearen etorkizuna baitira, adin goiztiarrak esnatzen saiatuz.

TALDE SUSTATZAILEA

IRANTZU LEKUE – Gasteiz, 1987

ARMANDO PELLEJERO PÉREZ – Iekora, 1977

ELENA GARCÍA ESTEBAN – Castellón, 1992

Words of true - Crea, conecta y deja huella (logo)
#10mila Joan Etorrian Aztarnak/ Huellas

AZTARNAK / HUELLAS

#10 mila JOAN ETORRIAN

#10mila Joan Etorrian Aztarnak / Huellas

Botila baten barruan itsasora botatako mezuaren metafora gogoratzen?


#10mila Joan-Etorrian instalazio artistikoak artea, hausnarketa eta desirak batuko ditu. DSS2016 Europako Kultur Hiriburutartasunaren urtea amaitzear da. Horregatik, Irantzu Lekue artista garaikideak urtearen amaiera jendartearen hausnarketak jasotzeko baliatu nahi du.

Hausnarketak jaso eta horiei itzulpen artistikoa emateko. Parte hartzea oinarri duen instalazio artistikoa eraikiz. Gipuzkoa barnebilduko duen ekimena, herrialdeko herririk txikienetik hasi eta Donostiaraino iritsiko dena. Menditik itsasora dagoen ibilbidea egingo duen ekimena.
Desirak bildu eta itsasora ikasketen GPS botilaren jaurtiketarekin amaituko dena.

DENBORAREN AZTARNAK / HUELLAS DE TIEMPO

“El arte parece ser el empeño por descifrar o perseguir la huella dejada por una forma perdida de existencia”

Maria Zambrano (Filósofa y ensayista)

2016a amaitzear da. Horrekin batera Kultur Hiriburutza. Urte honek aztarna berezia utziko du pertsona bakoitzarengan. Aztarna pertsonengan baita hiri eta lurralde honetan ere. Denborak gordeko duen urtea ala denborarekin ahaztuko den urtea. Bete betean asmatu diren kontuak aurkitu ditugu urte honetan. Baita hanka sartzeak ere. Baina bitartean, denborak, ziklo berri baten hasiera markatzen du eta ziklo berria zabaltzeko hausnarketa eta sormena beharko ditugu bidaide izan, amets eta helburuak betetzeko.

Horregatik zeharkatu dugu Gipuzkoa. Proba bat egiteko. Jendartean termometroa jarri eta sormen soziala, jendartearen sormena indartu edo, gutxienez, ateratzeko. Parte hartzera deitu ditugu herritarrak. Ametsak, kulturaren inguruko hausnarketak eskatu dizkiegu horiek guztiak botiletan sartzeko. Eurek adierazi gaur horiei itzulpen artistikoa emateko. Esanahi berri bat emateko. Artea eman, argia emateko, hipnotizatzeko.  

Botila bakoitzak pertsona baten esentziaren gordailua da, bere izatearen transformazioa. Forma kurbo eta zuzenekin baina hauskorrak. Gizakiaren gorputzarekin gertatzen den moduan, amets eta esperantzen gordeleku dira botilak. Botilak hutsalari forma ematen dio. Gardentasunarekin ala gardentasunik gabe parte hartzaile bakoitzak utzitako mezua erakusten du. Edo ez. Botila amets, kritika, txalo, hutsal edo esperantzen eramale.  Pertsona bakoitzaren barnearen erakusle. Ohiko testuinguruetatik ateratako botilak. Nahastutako objektuak. Plano bihurtzen diren formak. Banatu eta ostean elkartzen direnak. Hipnotizatzen gaituztenak. Paisaia urbanoa osatzen duten, ohiko elemntuak dira baina… esanahi berezi eta berria dute.

Pertsona izaki soziala da. Emozio, eginkizun berrien bila dabilena beti. Aurrera doa. Edo atzeraka.Bizitza eta heriotza batzen dituen prozesu baten baitan. Aztarna utziz. Konexio berriak sortuz. Bide berriak eraikiz. Botilekin beira errekak osatuz, forma kurbo eta organikoen bidez, 10.000 botila hauek laberinto berri bat ari dira osatzen. Aztarna berria, atzamarren bihotza, sentitu eta ukitzeko sortua dena.  

 

Laberintoa:

5000 urte baino gehiago dituen egitura konplexua. Bizitza eta heriotza sinbolizatzen duena: birsortzen dena. Bidean egiten diren hanka sartzeen erakusle eta sinbolo. Norberaren oreka, zentroa, jakinduria lortzeko halabeharrez egin beharreko laberintoa. Senekak zihoen, “laberintoa korrika igarotzen dutenei, euren abiadurak nahasten ditu”. Bizitzan, bide okerrak eta zuzenak hartzen ditugulako helburuak bete nahi horretan baina, JOseba Sarrionaindiak esango zuen bezala “bide luzerik ez da, beste batzuk luzeagoak dira”. Bizitza espirala balitz bezala. Laberinto natural moduan. Aztarna moduan.

 

Aztarna,

gure presentziarekin uzten dugun marka da. Izateko moduarekin uzten duguna. Egiteko moduekin uzten duguna. Denboran luzatzen den prozesua da: bidea ibiltzeko dugun borondatea. Teseok Minotauroa aurkitu eta laberintotik ateratzeko erabilitako hariarekin bezala. Baina… esku artean dugun kasuan… zentrura iritsi ote gara?

 

Hari gorriak

aurrera egiteko dugun indarraren adierazlea da. Atal sensoriala. Egin nahi izatearen indarra da. Horregatik, hari gorriak laberintoa zeharkatzen du baina bukaerara iritsi gabe. Beti zain, beti esperoan, erdigunera, zentrora, desiretara iristeko zain.

Denbora, bidea, aztarna eta hausnarketa. Doctor Deseoren Francis-ek “Soñar y desear, atreverse a transformar” abesten zuen. Zein da bestela arte, sormen eta sentimentuaren oinarria? Paisaia urbanoari gorazarre egitea izan daiteke, oihu ozen bat agian Hau dena aldatu nahi nuke! edo horren eta Evaristoren ¿y ahora qué?-aren atean dagoen amildegia. Bitartean, benetan maite dudana, egitea da.  Caminante, no hay camino, se hace camino al andar.

#10mila JOAN ETORRIAN proiektua

#10mila Joan-Etorrian egitasmoak artea, hausnarketa eta desirak batuko ditu. Parte hartzea oinarri duen instalazio artistikoa eraiki nahi dut, feedback kontzeptua oinarri duen artelana. Feedbacka erantzuna da. Erreakzioa, iritzia, arretaz entzun beharreko esperientzia. Horregatik nire helburua Gipuzkoako herritarren feedback-a jasotzea da. Horretarako, eskualdez eskualde ekimen txikiak burutzen hasi gara, emeki emeki, lortu nahi ditugun hamar mila hausnarketak lortzeko.  Hamar mila gogoeta, pentsamendu, desira.  Gipuzkoa barnebiltzen duen ekimen baten baitan, herrialdeko bigarren herri txikienetik hasi eta Donostiaraino iritsiko delako. Menditik itsasora dagoen ibilbidea metafora bihurtuko duena eta, abenduaren 29an instalazio artistiko bihurtuko dena.

Ekimena iragan abenduaren 9an abiatu genuen, Orexan. Larunbatean, Beasain eta Idiazabalen izan ginen. Igandean, Debagoienan, Elgeta eta Bergaran. Hurrengo egunetan Tolosa, Azpeitia, Orio, Errenteria, Donostia, Hernani eta Irunen izan ginen. Herrietarako dugun plangintza berdina da. Umeentzako sormen tailer batekin hasten gara. Klarionekin marrazki handiak sortzen ditugu lurrean artea nonahi egon daitekeela erakusteko eta, bitartean, stand txiki batean, herritarren ekarpenak jasotzen ditugu.  Eta ekarpen horiek guztiak, kristalezko botiletan sartzen ditugu.

Botilak eta barruan dituzten mezuak izango dira abenduaren 29an Saguesen burutuko dudan instalazio artistikoaren oinarria. Herriz herri jasotako ekarpenei itzulpen artistikoa eskaini eta artelan kontzeptuala burutuko dudalako.  

Rangoli Krea

Rangoli KREA

RANGOLI KREA

Rangoli bat Krean, kulturarekiko “utzikeria” salatzeko

 

Irantzu Lekue artistak margo bat egin zuen KREA arte zentroan Gasteizko artearentzat urte oparoa eskatzeko. Gasteizko udaltzainek kanporatu zuten artista, baita bertan zeuden kazetariak ere.

Gasteizko Krea Adierazpen Garaikidea aretoarentzat eta hiriko artearentzat urte oparoa eskatu du Irantzu Lekue artistak, Horretarako Krea ixten duen hesia ireki du, eta bertan rangoli bat marraztu du.

Rangolia marrazki koloretsua da, Indiako Diwali-an –Argien Jaian- etxeen atarian margotzen dituztenak Lakshmi jainkoari dei egiteko, eta, horrela, inguru horri oparotasuna eskaintzeko. Lekuek Indiara egindako bidaian bertatik bertara ezagutu zituen rangoli-ak, eta Gasteizera ekarri ditu, arte eremuetara zoriona eramateko datorren urtera begira.

Ekintzaren bitartez Gasteizko artistak kulturara zuzendutako politika publikoak salatu ditu; Krea aretoa egiteko 18 milioi euro erabili zirela gogorarazi du, baina, behin eginda, ez diotela inolako erabilerarik eman.

Rangolia bukatuta zuenean, goizeko 10:30ak aldera, Udaltzaingoaren bi auto heldu dira, baita zinpeko zaintzaile bat ere. Artista identifikatu dute, jabetza pribatu batean sartzeagatik; halaber, bertan zeuden pertsonak –kazetariak eta argazkilariak barne- ere identifikatu dituzte.

Rangoli Krea
Rangoli Krea
Rangoli Krea