IRANTZU LEKUE: Contemporary basque artist

Irantzu Lekue artista garaikideari bere alderdi artistiko eta sozial bikoitzak ematen dio balio erantsia; Izan ere, bere lanen bidez, ikusleak gizarte-kontzientziaz blaitzen dira, arteari eta memoriari buruz, bidegabekeria sozialei buruz eta askotariko adimenetan oinarrituta heztearen garrantziari buruz hausnartzen baitu, modu dinamiko eta sortzailean hausnartu ere.

GIZARTE-ERALDAKETARAKO ARTE KOMUNITARIOA

Gizarte-eraldaketarako arte komunitarioak, muralismoaren bidez zentzu sozial eta ez-indibidualistan adieraziak, auzo-lankidetzaren, hirugarren sektorearen eta esperimentazio multimediaren balio immateriala eransten du. Bere lanak gizarteari hurbiltzen dio artea, eta gizartea bera parte-hartzaile bihurtzen du, arazoen inguruan hausnartzeko ahala piztu eta gaur egungo bidegabekeria nagusiei alternatibak planteatzearekin batera.

NAZIOARTEAN

Irantzu Lekueren hango eta hemengo egonaldi artistikoak eta proiektuak. UNESCOren bidez, Nazio Batuek Ginebrara gonbidatu zuten, gizarte-eraldaketarako heziketa lantzeko. Halaber, egonaldi artistikoak egin ditu Frantzian, Suitzan eta Italian.

02. refe

TOKIAK GIZATIARTZEA

Tokiak artearen bidez gizatiartzeko iraultza. Osasun-, hezkuntza- eta hiri-eremuak nahiz eremu publikoak gizatasunik gabeko ingurune arraroek inguratzen dituzte asko-askotan, baina, besteak beste, ospitaleak bezalako asistentzia-tokiak kalitatekoak izan daitezen, zerbitzuak nahitaez gizatiartu behar dira.

Hala, arte-jardueren bidez ingurunea gizatiartzea da artista garaikide honen erronka. Tokiak gizatiartzeko xedea, beraz, erabiltzaileei nahiz profesionalei on egiten dieten inguru atsegin eta erosoak sortu ahal izateko pieza giltzarria bihurtu da.