Category Archives: Kolaborazioak

Araba Hizpide

Asteburu garrantzitsu baten atarian gaude. Gai bakarra dago mahai gainean: Catalunya. Eta hemendik ere nire elkartasun keinutxoa egin nahi diet igandean bozkatuko duten milaka eta milaka demokratei. Asko dira oraintxe bertan Catalunyara bidean dauden gasteiztar eta euskal herritarrak. Asko ere hemen geratu eta larunbatean Bilbora gerturatuko direnak.

Larunbatean aldiz bada ere beste hitzordu garrantzitsu bat sormenean, kulturan baina kulturan bakarrik ez, ari garen gazteontzako Gasteizen. Sinergia Gunea gazte eta sortzaileak garenontzako elkargunea elkarren artean ezagutu eta sinergia berriak sortzeko gunea.

Gasteizko kultur alternatiboaren mapa sortzen hasi ziren lehenbizi Gindi Auzmendi, Iñaki Landa eta Mikel Buruaga, egitasmo honen sortzaileak. Orduan Gasteizko kulturaren egoeraren inguruko hausnarketa bat konpartitzen zutelako hasi ziren lanean kulturaren esparruan ikustarazten ez ziren leku asko zeudelako, bestelako kultura bat ari zelako loratzen. Proiektua burutzen ari zirela konturatu ziren pertsona edo gazte sortzaile hauen artean ere “ez zirela sarri euren artean ezagutzen, ez zeudela hibridaziorako kanalak, bideak falta zirela”. Horregatik hasi ziren lanean eta Sinergia Gunea abiatu zuten.

Kaleak kulturarako berreskuratu nahi ditugulako, kalean, Judimendiko parkean elkartzea erabaki dute. Kalean aurkeztuko dituzte gazte hauek guztiek euren proiektuak, euren ideiak, euren lana. Hamabost proiektu izango dira guztira. Besteak beste, Cristina Bereciartua, kudeaketan aditua, Ane Gebara ipuin kontalaria, Ane Gebara ipuin kontalaria, Jo! Fest diseinu jaialdiko antolatzaileak, Fill in grafitigileak, Sumendi gune autogestionatuko kideak, Iker Fidalgo arte kritikaria, Eider Bernaola, argazkilaria, Cerdas fanzine egileen kolektiboa, Beñat Goitia bakarlaria, Natalia Albeniz artista, Reina Ginolanda idazlea, Gasteiz Harcore Crew-ko kideak edo Ibai Jammin-ek parte hartuko dute “kulturakoak ez baina ekintzailetzatik datozen beste proiektu batzuekin, Gastheiz patata garagardoaren egileak kasu”. Denak arabarrak eta guztiak 18 eta 33 urteen artekoak “kulturan, sormenean ari diren gazteentzako izango den marko propioa eraiki nahi dugulako”, azaldu dute.

Hitzordua behar beharrezkoa iruditzen zait, besteak beste, askotan gertatzen den gauza delako sortzaileon artean ez garela ezagutzen. Musikariak musikarien artean ezagutzea normala da, baina antzerkikoak urrun geratzen dira. Bisualetakoak ez dituzte literaturatik datozenak ezagutzen eta horrela beti. Larunbata Irailaren 30a aurkezpen dinamika batekin hasiko da eta, ondoren, proiektu aurkezpenen txanda izango da. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera “dinamikotasuna bermatzeko 10 minutuko aurkezpenak egingo dituzte gonbidatuek.

Eta aurkezpenen ostean… marinaito kulturala.

Doctor Sax gasteiztarraren kontzertuarekin.

Larunbat honetan hitzordu interesgarria dugu Gasteizen.

Proiektu berriak sortarazteko lekua Judimendin…. Sinergia Gunea.

Gazteria ekitaldia

Eguerdi on,

Gasteizko 21 eragile gara gaurko ekitaldi honetan errekonozituak. Gure lana izan da aitortua, gazteekin, egunez egun, lan egiten dugun eragileon lana gazteen bizi bladintzak hobetu eta aukera berriak sortu eta eskaintzeko.

Instituto Europa, Eures, Behatokia, Boulevard, Sociedad Fotográfica Alavesa, Arduradun estola, Atseden taldeak, ARTgia, Emaize, Ediren, IES Mendebaldea, IES Los Herrán, IES Lakua, IES Francisco de Vitoria, Olabide, IES Koldo Mitxelena, San Prudencio, IES Unamuno, IES Ekialde, Mendizabala eta 12 nubes kolektiboa. Guztioi zorionak. Denoi, merezi duzuen aitorpena. Denok garelako eta denon artean eramango dugulako bururaino Gasteizko Udalaren Gazte Plana. Ez ditut ahaztu nahi Gasteizko Gazteria Saileko teknikariak, aurrekontu txikia izanda ere itzelezko ekarpena egiten diotelako hiriari.

Quienes hoy compartimos este reconocimiento tenemos como mínimo común denominador nuestro trabajo diario e incombustible con las personas jovenes de Gasteiz: con quienes son el futuro de esta nuestra ciudad. Cada uno desde su realidad, desde su ámbito, desde su perspectiva, todas trabajamos a diario por un futuro mejor para nuestro entorno. Y lo hacemos en un momento complicado, de continuo cámbio, en la “modernidad líquida” de Bauman donde muchas veces parece que todo se diluye a nuestro alrededor y no va quedando nada sólido a lo que agarrarse. A pesar de ello, seguimos adelante, con trabajo, trabajo y más trabajo. Trabajando por un mundo, y un futuro, mejores.

Esan bezala, kezka kutsutan hitz egiten dugu azken denboretan gazteei buruz. Aterabiderik gabe utzi dituela krisiak, atzerrira joan izan behar direla eta nora ezean daudela. Etorkizunik gabe geratu direla ala geratu garela. Gazteek bakarrik ez, ordea: gizarte osoak dauka geroa jokoan. Demografikoki, gazteen eskasia nabarmena da Euskal Herrian: biztanleen %14,2 dira 14-29 urte bitartekoak. Europako Batasunean ez dago horren portzentaje eskasa duen herrialderik. Batasuneko batez bestekoa lau puntu handiagoa da. Arazoak eragingo ditu horrek baina oinarrian beste auzi bat dago, nolanahi ere: Euskal Herriak zer etorkizun daukan bere gazteei eskaintzeko.

Gaur hemen gaudenok gure egunerokoan egoera honi buelta emateko lan egiten dugu. Bakoitzak bere esparrutik egiten du, bere alea, bere onena eskaintzen du horretarako. Eta bide honetan eragileon arteko elkarlana oso garrantzitsua da.

Nosotras y nosotros vemos la diferencia entre el mundo tal y como es ahora y el mundo como debe ser. Entre las actitudes antiguas que pueden impedir el progreso y la nueva manera de pensar que nos permite conectarnos y colaborar. Por eso es básica la colaboración entre agentes y una apuesta real y efectiva por la innovación para la transformación social. Recordemos siempre que tenemos a la generación más preparada de la historia, personas que son nativas digitales y que necesitan ser empoderadas para cambiar el curso de la historia.

Sigamos trabajando, construyendo de lo local a lo global, de abajo a arriba, de lo micro a lo macro. Sigamos generando confianzas, sinergias y creando las condiciones para aprovechar este potencial.

Eskerrik asko Alkate Jauna, Gasteizko Udala eta Gazteria Zerbitzuari bidaide izan eta aitorpen hau bururaino eramateagatik.

Errementari

Asteburu honetan aurkeztu da “Errementari” filma Euskal Herrian. Zehazki, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren baitan aurkeztu du Paul Urkijok bere azken lana: bere lehen luzemetraia. Victoria Eugenia antzokian izan zen eta, jaialdi honek eskaintzen duen atmosfera bereziaren baitan.

Euskal Herriko ipuin bat hartzen du oinarri Urkijok bere istorioa garatzeko eta, pelikula hasi aurretik publikoari eskatu zion moduan, “filma umeak izango bagina bezala ikustea” da kontuan. Urtean, arduretan atzera egin eta “tabula rasa” horretan, istorioa dastatzea.

Errementari Araban kokatzen da eta hizkuntza aldetik egileek -Koldo Zuazo eta Gorka Lazkanok- XIX. mendean desagertutako euskara arabatarra landu nahi izan dute. Txalotzeko kontua Paul Urkijok komunikabideetan azaldu bezala asko zirelako gazteleraz grabatu ezkero parte hartu zezaketen aktore ospetsuak. Baina Urkijok, eta Errementari filmeko taldeak apustua interesgarriago baten alde egin zuten. Chapeau!

Filmaren nondik norakoa hau da: 10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Ez dizuet gehiago aurreratuko gaurkoz. Hori bai, barre algarak, munstroak, drama eta mitologia uztartzen dituen film bikain honekin gozatzeko gonbitea luzatu nahi dizuet.

Gozatu detailetxoekin, gozatu Izaskunek arte zuzendaritzatik eginiko lan izugarriarekin, Errementaria ikusgarria da detaile eta atmosferan, gozatu paisaiekin, Kandido Uranga protagonistak eginten duen lan bikainarekin, Uma Bracaglia edo “Usue” umetxoaren lanarekin, emozionatu zaitezte bizitzea tokatzen zaizkion kontuekin  Eneko Sagardoi, Ramon Agirre edo Ortzi Acostaren lana ere nabarmentzekoa da baina zabaldu begiak filmak lortu dituen munstro eta deabruekin.

Agian infernua maite dugulako baina… Errementari berriz ikusteko gogoekin nago. Eta hori ez zait sarritan gertatzen.

Zorionak talde osoari. Sekulako lana egin duzuela agerian geratu da, bai horixe!