Martxoaren 31a bitartean egongo da Tabakaleran. 47 artistek parte hartuko dute, tartean, Judas Arrieta Irantzu Lekue, Guille Viglione, Eva Mena o Balú.
Ate bakoitzak estatuan indarkeria matxistak eraildako emakume bat du gogoan
Ateak erakusketaren helburua biktimen oroimena aldarrikatzea da, eta gizartean arazo horri buruzko eztabaida sortzea.
Donostia, Martxan da Donostiako Tabakalera-m indarkeria matxistari buruzko gogoeta eragin nahi duen proiektu artistiko bat. Proiektua Dimension agentziak gidatu du Real Sociedad Fundazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.
Anoetako Estadioa izan zen hain zuzen, erakusketaren lehen pausalekua, Donostiako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon da ere erakusketa, Gipuzkoako Diputazioren Jauregiko arkupeetan gero, eta martxoaren 31a bitartean herritar guztiek ikusi ahal izango dituzte Tabakaleran.
Erakusketak, doakoa denak -Anoetan izan ezik, non ikusteko, bazkide txartela edo dagokion sarrera erakutsi beharko baita-, hainbat artistek ateetan egindako 47 obra jartzen ditu jendaurrean; ate bat, 2018. urtean indarkeria matxistak estatuan eraildako emakume bakoitzeko.
Donostian inauguratu ondoren, Real Sociedad Fundazioaren, Donostiako Udaletxearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tabakaleraren laguntzari esker, Ateak herri askotara eraman nahi dira, 2019. urtea amaitu arte, eta horretarako hainbat erakunderekin ari dira negoziatzen dagoeneko.
Horren harira, Ateak erakusketaren aurkezpenean, Victoria Kanpandegi Dimensioneko Zuzendari Nagusiak honako hau adierazi du: “jendartearen arazo hori ikusgai jartzeko interesa duten erakunde guztiak gonbidatzen ditugu Dimension agentziarekin harremanetan jartzera, baldin eta erakusketa beren hirietara eramateko interesa badute”. “Guk erraztasun guztiak eman nahi ditugu, Ateak ahalik eta jende gehienengana irits dadin” gaineratu du.
Erakusketa zer lekutan egongo den pixkanaka iragarriko da erakusketaren web ofizialean: www.puertas.art
Ateak proiektua
Ateak Dimension agentziak sortutako proiektu artistiko bat da, eta haren helburua genero desberdintasuna edo tratu txarra ezkutatzen dituzten eguneroko egoerak gizarteari aurrez aurre jartzea da; hala, estatistikak humanizatu, indarkeria matxistaren biktimen oroimena aldarrikatu, eta gaiari buruzko elkarrizketak sortu nahi dira, artea tresna gisa erabilita.
2018. urtean, Estatuan gizon batek eraildako emakume bakoitzeko ate bat bidali zion Dimensionek artista bati, eta horrek atea euskarri modura erabili zuen artelan bat sortzeko. Era berean, ate bakoitzaren sormen prozesua grabatu zen, indarkeria matxistari buruzko gogoeta bat egiteko, dokumental modura. Material hori guztia puertas.art webgunean jasota dago.
Ateak erakusketan eskuzabaltasunez parte hartu duten artistak honako hauek dira: Judas Arrieta, Guille Viglione, Ángela Alonso, Irantzu Lekue, Marcos Navarro, Marc Pe, Sortwo, Higinia Garay, Eva Mena, Fortun, Junita Makina, Veronica Wermister, Diego Besné, Ibai Maritxalar, Oscar Casla, Susi Quiu, David Tavares, Susana Blasco, Imanol Andonegi, Juan Álvarez, Amaia Arrazola, Nagore Olarra, Txemy, Woody James, Pin dbr, Xabier Anunzibai, Goretti Aranburu, Aritz Kabe, Gato Urbistondo, Natalia Albéniz, Laura Miner, Mari Matraka, María Ríos, Ramon Zabalegi, Nerea Urrestarazu, Abel Barcenilla, Belén Lucas, Haizea Merino, Miryam Artola, Iñaki J. Areizaga, Naiara Palacios, Rosario Cornejo, Nagore Legarreta, Bàlu, Iñaki G. Holgado, Paoletta Balmelli, eta Garikoitz C. Murua.
Gipuzkoako erakundeak bat eginik indarkeria matxistaren kontra
Ateak erakusketaren aurkezpenean, Jokin Aperribay Real Sociedad Fundazioko Presidenteak bere taldeak eta oro har kirolak balioak sustatzeko egin dezaketen ekarpena nabarmendu du: “futbolak gaitasun handia du gizarteari mezuak transmititzeko”. Ondoren zehaztu duenez, “gure ekarpena egin nahi diogu egitasmo honen hedapenari eta biktimekiko eta haien inguruarekiko elkartasuna eta sentsibilizazioa ardatz dituen mezua zabaltzeari”.
Era berean Donostiako Alkateak, Eneko Goiak, erakusketa honek gizartearen sentsibilizazioan egingo duen ekarpena nabarmendu du, “artearen bitartez, errealitate gordin bati heltzen diolako”.Alkatearen hitzetan, “emakumezkoen berdintasunaren aldarria bizi eta ozen entzungo den egunetan”, hain zuzen. Ildo horretan, Goiak erantsi du “edertasunaren bidetik tamalez oraindik ere gure gizartean bizi eta ezagutzen ditugun kasuen inguruko gogoeta bat bultzatzea” dela erakusketa honen xede eta helburua.
Bere aldetik, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak nabarmendu nahi izan du “indarkeria matxista, modu batekoa edo bestekoa, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sakonaren ondorio mingarriena da”. Gizartearen arazo bat da, lehen mailakoa, gure kulturan sakon sustraituta dauden jarrera eta portaera batzuen ondorio. Gu guztion esku dago egunero bizi dugun errealitate hori amaituko duen eraldaketa sakona eragitea, erasotzaile eta biktima zehatzak dituen errealitate hori amai dadin”.
Edurne Ormazabal, Tabakalerako Zuzendari Orokorrak adierazitakoaren arabera, Ateak proiektua “euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoaren garapenean laguntzeko kultura garaikidearen nazioarteko zentroak duen helburuarekin bat dator”, eta horren erakusle, Ateak Tabakalerako Plazan egongo da ikusgai, martxoaren 11tik 31ra bitartean. Ateak proiektuan parte hartuz, “Tabakalerak gizartearen erronka handiei buruzko gogoeta sustatu eta galderak sortzeko helburuan lagundu nahi du, eta erronka horien artean bereziki garrantzizkoa da emakumeen kontrako indarkeria”.
Indarkeria matxistaren datuak
EAEn, 4.565 emakumek dute Ertzaintzaren babesa, indarkeria matxistaren biktima gisa; horietatik 1.472k Gipuzkoan. Estatuan, 700.000 emakumek nozitzen dituzte tratu txarrak urtean. 2003tik 2017ra, gutxienez 921 erailketa matxista izan ziren. 2018an, 47.