Category Archives: Albisteak

ARTtgia Sorgune Aretoak Lazarraga saria jaso du

ARTgia Sorgune Aretoak jaso du 2020ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa.

Koronabirusaren pandemiak hala behartuta, pantailaz bestalde jarraitu behar izan dugu Lazarraga Sarien seigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia.

La periodista de Berria Edurne Begiristain ha presentado el acto, que ha contado con la presencia del director de Bai Euskarari Elkartea, Rober Gutiérrez, y la directora de Euskera y Gobierno Abierto de la Diputación Foral de Álava, Lexuri Ugarte.

Edurne Begiristain Berria-ko kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta bertan izan dira, saridunekin batera, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria.

Garapen iraunkorrerako giltzarri

Rober Gutiérrezek aipatu duenez, euskara “garapen iraunkorrerako giltzarria” da eta “giltzarri bezala garatu behar dute administrazioak eta enpresek, are gehiago zalantzaz beteriko oraingo egoera honetan”. Azpimarratu du, gaurko sarituek “lehiakortasunerako giltzarri” dutela euskara.

Lexuri Ugartek adierazi du “atzera urratsik egin ez duten pertsona eta entitateak” direla Lazarraga Saria jaso dutenak. Gaineratu du “aberastasunaren ikur” direla saridunak lurraldeko beste askorentzat.

Ekitaldia galdu baduzu, hemen ikus dezakezu osorik:

#10mila Joan Etorrian Aztarnak/ Huellas

Irantzu Lekueren instalazio artistikoak energia olatuak programa itxiko du Saguesen

Artista garaikideak Teseo eta Minotauroaren mitoa aplikatu du bere obran, 10.000 botilekin hatz marka baten formako labirinto bat sortzeko

Irantzu Lekue euskal artista garaikideak Donostia 2016ko Energia Olatuak programa itxi du Saguesen egin duen instalazio artistiko erraldoiarekin. Lekuek Gipuzkoan zehar 2016ari buruzko iritziak bildu eta botiletan sartu ditu eta horiekin hatz marka baten formako labirinto bat sortu du. “Pertsona izaki soziala da. Emozio, eginkizun berrien bila dabilena beti. Aurrera doa edo atzeraka, bizitza eta heriotza batzen dituen prozesu baten baitan aztarna utziz, konexio berriak sortuz eta bide berriak eraikiz. Botilekin beira errekak osatuz, forma kurbo eta organikoen bidez, 10.000 botila hauek laberinto berri bat ari dira osatzen. Aztarna berria, atzamarren bihotza, sentitu eta ukitzeko sortua dena”, azaldu du Lekuek.

Artista garaikideak Teseo eta minotauroaren mitoa aplikatu du bere instalazio artistikoan. Zentzu honetan, adierazi du labirintoak “bizitza, heriotza eta berpiztea” sinbolizatzen duela eta, aldi berean, “bidean egiten diren hanka sartzeen erakusle eta sinbolo” ere badela labirintoa, hau da, “norberaren oreka, zentroa, jakinduria lortzeko halabeharrez egin beharrekoa”. Artistak gaineratu du, hatz marka “gure presentziarekin uzten dugun aztarna” dela: “Izateko moduarekin uzten dugun marka da. Egiteko moduekin uzten duguna. Denboran luzatzen den prozesua da: bidea ibiltzeko dugun borondatea. Teseok Minotauroa aurkitu eta laberintotik ateratzeko erabilitako hariarekin bezala”.

Lekueren obran, ordea, hari gorria, “aurrera egiteko dugun indarraren adierazle hori”, ez da labirintoaren zentrora iristen, bidean aurrera egiten duten pertsonek “beti zain, beti esperoan, erdigunera, zentrora, desiretara iristeko zain” daudela irudikatuz.

Artistak, modu berean, instalazioaren sorrera ere ekarri du gogora. “Parte hartzera deitu ditugu herritarrak. Ametsak, kulturaren inguruko hausnarketak eskatu dizkiegu horiek guztiak botiletan sartzeko”, adierazi du eta gaineratu du “botila bakoitza pertsona baten esentziaren gordailua” dela, “bere izatearen transformazioa”. Artistaren ustez botilak “amets, kritika, txalo, hutsal edo esperantzen eramale” dira eta horrela “pertsona bakoitzaren barnearen erakusle” dira.

 

Iraupen gutxiko lana

Irantzu Lekuerekin batera, hamabost bolondres goizeko 6.00etan hasi dira lanean eta 24.00etan bukatuko dute, denbora tarte horretan “aldakorra” eta “iraupen laburrekoa” –gauerdian desagertuko da- den instalazioari “bizia” emateko. “Bizimolde hiritarraren inguruko obra da honakoa, egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait objektuei zentzu berri bat ematen diena”, baieztatu du.

Ilunabarrean, 10.000 botilak argiztatu egingo dira bere edukiari “zentzu berri bat” emateko. Gipuzkoarren iritziak “arte bihurtuko dira”.

descargar pdf