UNESCO Etxeak eta Irantzu Lekuek #FemRIGHTS erakusketa aurkeztu dute Montehermoso Kulturgunean
Heroi anonimoak eta Bekatu orijinala arte instalazioak nabarmentzen dira erakusketan. Lekuek 600 sagar gorri eta distiratsu kokatu ditu edertasun estereotipoei, mendetasunari eta loturari buruz hausnarketa eragiteko
Erakusketa bost areto ezberdinetan dago barreiatuta eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena du ardatz. Eemakumeen eskubideen urraketa jorratzen du, bereziki.
GASTEIZ. Lau hilabete igaro dira Irantzu Lekuek FemRIGHTS egitasmoa abian jarri zuenetik, UNESCO Etxearekin batera. Ordutik, kalean, Gasteizko auzoetan barna, zein estudioan egin du lan eta hilabete hauetako uzta asteazkenean aurkeztuko du gasteiztarrak Montehermoso Kulturgunean. Bost gela, lehen solairu osoa hartzen duen erakusketa da, kontzeptuala. Emakumeen eskubideen urraketa jorratzen du, arte instalazio, eskultura, performance edo ikus-entzunezko sorkuntzen bidez. Jessica Dominguez, UNESCO Etxeako kultura arduraduna adierazi du erakusketak emakumea aldarrikatzen duela “historian kokatzen du, pairatutako biolentziak salatzen ditu, estereotipoei men egiten die, hausnarketa sustatzen du eta ikustezin izan direnak mahaigaineratzen ditu, emakumea ikustaraziz”.
FemRIGHTS sei pieza handiz osatutako mikro horma irudiarekin jasoko du bisitaria. 12 metrotako lana da eta lanaren oinarria horretarako propio sortutako parte hartze dinamika bidez saortu zutela nabarmendu du artista arabarrak. “Erronka denon artean Giza Eskubideak hizpide izango dituen artelana sortzea izan da. Gero itzulpen artistikoa eman diot horri”, adierazi du. Artelana Unesco Etxearekin batera osatutako argitalpen eta albisteekin osatu dute biolentzia matxista hizpide. Lehen aretoa atzean utzita, erakusketak darrai, Heroi anonimoak arte instalazioarekin. Itzalekin jolastekin du Lekuek hemen. Honen bidez, erreferentzia egiten dio historian emakumezko erreferenteak faltan izan izanari. Berak azaldu moduan, “emakume aitzindariak edo sortzaileak ezkutatu egin dira, ez ikusiarena egin zaie edo gizonezko sortzaileen itzalera kondenatu dituzte, eta gizon horiei egotzi zaizkie emakumeen lorpenak”. Arte instalazio ikusgarri honetan hamarnaka liburu aurkitzen ditu ikusleak eta, betaurrekoen bidez, liburu horietan izkiraturik dauden emakumeen izenak ikus ditzake. Horiek topatzeko aldiz, zailtasunak ere badaude. “Kristalezko sabaiaren ondorioz emakumezkoek zail dutela erreferente izan ditzaketen beste emakumezko batzuk ezagutzeko adierazi nahi dut, are gehiago, egungo kultura batzuetan ezagutza eta hezkuntza jasotzeko zailtasunak ere badituzte, gurean iraganean gertatzen zen bezalaxe”. Kristalezko sabai hori alegoria bat da beraz, emakumeek gizarteko goi-karguetara iristeko dituzten zailtasunen isla, alegia.
Ikusenzintasuna artelana da hurrena. Lan honek zenbait emakumeren esperientzia traumatikoak edo eskubideen urraketak azaleratzen ditu, lekukotzak emateko. “Emakumeen izaeraren eraikuntzan eragiten duten faktoreen aniztasunaren gainean kontzientzia sortu nahi dugu”, azaldu du. Ondoan, Esku – bidea lana dago non 200 esku zuriren gainean ikusentzunezkoa proiektatzen den.“Esku-bideak”, euskaraz, eskuen bidea esan nahi du. Laguntza eskatzen dute, aldarrikapen ilarak sortzen dituzte, eta justizia bideak eraikitzen dituzte, emakumeekiko errespetua, askatasuna, bizitzeko eskubidea eta segurtasuna eskatzeko. Areto honetako artelan nagusia, aldiz, Txikitatik: “esterotipoak” lanak hartzen du. Irati Jimenez idazle bizkaitarraren testu bat du oinarri. “Gizarte garaikidea panpinetan eta, bereziki, barbie panpinetan nola islatzen duen aztertu nahi izan dut”, esan du Lekuek. Haurrek jolasteko objektu horiek esanahi magiko, erlijioso edo erritual handia zuten jatorrian. Barbie panpinek hainbat lanbide irudikatzen dituzte, denak ala denak emakumeen estereotipoei lotuak; aldi berean, paleta panpina haien gainean egongo da, gure artean denbora luzeagoa daramala islatzeko. Lanak kontraposizioa osatzen du eta azken hamarkadetan panpina horiei egotzitako estereotipoak azaleratzen dira, baita egun panpinek duten xedeetan izan diren aldaketak eta haien bilakaera ere.
Ahaldundu zaitez artelanean ikuslearen parte hartze aktiboak bilatu du artistak. “Ate batek gela batera eramango gaitu; bertan, emakumearen askatzea islatzen da, ahalduntzea sustatzen da”. Ikusle batzuek atea zabaltzera ausartuko dira, beste batzuek, ez. Gizartearen inposaketaren aurrean gizakiek hartzen duten joerari buruzko hausnarketa bat proposatzen du, emakumeen altxamendu historikoen bitartez, esan du Jessica Dominguez, UNESCO Etxeako kultura arduradunak.
Jatorrizko bekatua artelanak ixten du erakusketa. Sagar gorri, garbi eta distiratsuz beteriko kupula batek emakumeari egozten zaizkion azalekotasun, edertasun estereotipoei, mendetasunari eta loturari buruz hausnartzea eragiten du. Aldi berean, elikadurari eta egun jatorrizkoaren eta artifizialaren artean dagoen dualtasunari buruzko gogoeta ere pizten du. Bizitzari eta heriotzari buruz, betikotasunaren desira amaigabeari buruz, gutxi irauten duen errealitatearen aurrean, zahartzeari eta belaunaldi berriei buruz. Edertasunaren iraupen laburra eta emakumeari loturiko jatorrizko bekatua (Adam eta Eva), Walt Disneyren Edurne Zuri eta betiereko edertasuna eta gaztetasuna bilatzen duen sorgin gaiztoaren opari pozoitua.