• Rangoli KREA

RANGOLI KREA

Rangoli bat Krean, kulturarekiko “utzikeria” salatzeko

 

Irantzu Lekue artistak margo bat egin zuen KREA arte zentroan Gasteizko artearentzat urte oparoa eskatzeko. Gasteizko udaltzainek kanporatu zuten artista, baita bertan zeuden kazetariak ere.

Gasteizko Krea Adierazpen Garaikidea aretoarentzat eta hiriko artearentzat urte oparoa eskatu du Irantzu Lekue artistak, Horretarako Krea ixten duen hesia ireki du, eta bertan rangoli bat marraztu du.

Rangolia marrazki koloretsua da, Indiako Diwali-an –Argien Jaian- etxeen atarian margotzen dituztenak Lakshmi jainkoari dei egiteko, eta, horrela, inguru horri oparotasuna eskaintzeko. Lekuek Indiara egindako bidaian bertatik bertara ezagutu zituen rangoli-ak, eta Gasteizera ekarri ditu, arte eremuetara zoriona eramateko datorren urtera begira.

Ekintzaren bitartez Gasteizko artistak kulturara zuzendutako politika publikoak salatu ditu; Krea aretoa egiteko 18 milioi euro erabili zirela gogorarazi du, baina, behin eginda, ez diotela inolako erabilerarik eman.

Rangolia bukatuta zuenean, goizeko 10:30ak aldera, Udaltzaingoaren bi auto heldu dira, baita zinpeko zaintzaile bat ere. Artista identifikatu dute, jabetza pribatu batean sartzeagatik; halaber, bertan zeuden pertsonak –kazetariak eta argazkilariak barne- ere identifikatu dituzte.

Rangoli Krea
Rangoli Krea
Rangoli Krea