Artista garaikidea Ira Lekue Bere ikerketa abstrakziora bideratua egon ohi da. Era berean lan figuratiboak burutzen ditu ere paisai edota giza figurekin. Lantzen dituen gaiei dagokionez, gizarte gaiak, izatea eta bizirautea daude. ELKARLANEKO MURALAK Artistak, artibismoa oinarri izan duten hainbat artelan gauzatu ditu. Interbentzio urbanoen bitartez, kultur aniztasuna, kulturaren egoeraren hobekuntza eta sorkuntzarako gune publikoak aldarrikatu ditu, besteak beste, Era berean, administrazioen murrizketen inguruko hausnarketak plazaratu ditu, bereziki, artea eta kulturaren inguruko murrizketen inguruko hausnarketak. Instalazio artistikoak Berrikuntza eta esperimentazioa helburu, adierazpen artistiko hauek sortzen ditu Lekuek. Objektuak biderkatuz, istorioak kontatzeko era pertsonala garatu du horrela. Gertakariak, sentimenduak eta emozioak, plastikako ekoizpenen bitartez adierazten ditu. Erakusketak

IRANTZU LEKUE: Contemporary basque artist

Irantzu Lekue artista garaikideari bere alderdi artistiko eta sozial bikoitzak ematen dio balio erantsia; Izan ere, bere lanen bidez, ikusleak gizarte-kontzientziaz blaitzen dira, arteari eta memoriari buruz, bidegabekeria sozialei buruz eta askotariko adimenetan oinarrituta heztearen garrantziari buruz hausnartzen baitu, modu dinamiko eta sortzailean hausnartu ere.

GIZARTE-ERALDAKETARAKO ARTE KOMUNITARIOA

Gizarte-eraldaketarako arte komunitarioak, muralismoaren bidez zentzu sozial eta ez-indibidualistan adieraziak, auzo-lankidetzaren, hirugarren sektorearen eta esperimentazio multimediaren balio immateriala eransten du. Bere lanak gizarteari hurbiltzen dio artea, eta gizartea bera parte-hartzaile bihurtzen du, arazoen inguruan hausnartzeko ahala piztu eta gaur egungo bidegabekeria nagusiei alternatibak planteatzearekin batera.

NAZIOARTEAN

Irantzu Lekueren hango eta hemengo egonaldi artistikoak eta proiektuak. UNESCOren bidez, Nazio Batuek Ginebrara gonbidatu zuten, gizarte-eraldaketarako heziketa lantzeko. Halaber, egonaldi artistikoak egin ditu Frantzian, Suitzan eta Italian.

TOKIAK GIZATIARTZEA

Tokiak artearen bidez gizatiartzeko iraultza. Osasun-, hezkuntza- eta hiri-eremuak nahiz eremu publikoak gizatasunik gabeko ingurune arraroek inguratzen dituzte asko-askotan, baina, besteak beste, ospitaleak bezalako asistentzia-tokiak kalitatekoak izan daitezen, zerbitzuak nahitaez gizatiartu behar dira.

Hala, arte-jardueren bidez ingurunea gizatiartzea da artista garaikide honen erronka. Tokiak gizatiartzeko xedea, beraz, erabiltzaileei nahiz profesionalei on egiten dieten inguru atsegin eta erosoak sortu ahal izateko pieza giltzarria bihurtu da.